Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala

Aurkezpena

Gaur egun teknologia gure munduaren parte oso garrantzitsua dugu. Oso modu erosoan joaten gara gure ikastetxe edo lantokietara kotxez, autobusez edo tranbiaz, urruti dauden pertsonekin hitz egiten dugu eta kanpotik guztiz isolatzen gaituzten etxeetan bizi gara. Horrek bereizten gaitu neurri handi batean naturarengandik, hura existitzen dela ahaztea ere lortuz. Halere, gai honetan ikusiko dugun bezala, gizakiok gure zibilizazioak baliabide naturalak aprobetxatuz eraiki ditugu; ura, lurra, eguzkia,…

Gure ingurune naturalarekin oso lotura estua mantentzen dugu lehenengo begiratuan ez bada antzematen ere. Gure arbasoek ahalik eta gehien aprobetxatzen zituzten eguzkiaren argia, ura edo lurreko fruituak, elementuekin lotura izpirituala sentitzera helduz. Zein unetan galdu zen lotura hori? Posible al da antzinako zibilizazioek munduarekiko zeuzkaten errespetu eta arreta? Horixe da deskubritzen saiatuko garena.

Helburu didaktikoak

  1. Gizakiek baliabide naturalei tradizioz eman dizkieten erabilerak ezagutu: eguzkia, ura, lurra eta haizea.
  2. Ingurune hurbileneko baliabide naturalak identifikatu eta tradizioz emandako aprobetxamendua deskribatu.
  3. Biziraupen nekazaritza zer den ulertu, erabiltzen dituen landatze teknikak eta lurraren zein tokietan burutzen den ezagutuz.
  4. Tradiziozko arrantzaren ezaugarriak eta erabiltzen dituen teknologiak ezagutu.
  5. Energia konbentzionalaren iturri primarioak eta iraganean gizakiak nola aprobetxatu zituen ezagutu.
  6. Industri jardueraren garapen eta hazkundearen bidezko aprobetxamendu energetikoaren abantailak aztertu eta erlazionatu.
  7. Industri Iraultza baino lehenagoko une historiko ezberdinetako ekonomiaren ezaugarri nagusiak aztertu.
  8. Iraganean gure egungo gizartearen ekonomiaren garapenarekin emandako baliabideen ustiaketa aztertu eta erlazionatu.
  9. Iraganean emandako baliabide naturalen ustiaketak gure ingurune naturalean eragindako inpaktuaren inguruan hausnartu.

Edukiak

Eduki kontzeptualak:

  • Uraren baliabidea.
    • Baliabide naturalak.
    • Erreka eta uharren indarraren kanalizazio eta aprobetxamendua.
    • Itsasoaren aprobetxamendua: ohiko arrantza jarduera edo baxurako arrantza.
    • Energia minihidraulikoa.
  • Lurreko produktuak:
    • Lehengaiak.
    • Biziraupen ekonomia.
    • Nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala.
    • Landatze teknikak.
    • Euskal jarduera ekonomiko tradizionalak.
    • Basoaren ustiaketa tradizionala.
    • Mineralen erauzketa: burdina.
    • Siderurgia eta antzinako euskal burdinolak.
  • Haizearen aprobetxamendua:
    • Energia eoliko tradizionala: haize errotak.
    • Itsas garraioa.
  • Suaren energia berogarria:
    • Energia berriztagarriak eta ez berriztagarriak.
    • Erregai fosilak.

Prozedurako edukiak

  • Medio fisikoa eta giza ekintzaren arteko interakzioen azterketa.
  • Ezaugarri eta eskala ezberdinetako grafiko eta mapen irakurketa eta interpretazioa.
  • Ekonomia tradizional edo biziraupenezkoaren abantaila eta desabantailen azterketa.
  • Lauki sinoptikoa prestatu (baliabide natural eta industria tradizionalaren arteko harremana).
  • Baliabide naturalak eta gizakiaren haien aprobetxamenduaren arteko harremanaren kontzeptu mapa prestatu.
  • Lehen Iraultza Industriala baino lehen kontsumitu baino lehenagoko produktuen produkzio, elaborazio, eta banaketa eta trukerako sistemak aztertu.
  • Jarduera industrialean eta beraz ekonomiaren garapenean eragin duten mekanismo eta aurrerapen teknologikoen funtzionamendua interpretatu.
  • Sintesi, azterketa edo ikerketa errazen lanak (banakakoak zein taldekakoak) planifikatu eta burutu.

Jarrera edukiak

  • Gizakiaren ekintzak ingurugiroan izan duen inpaktu fisikoarekiko sentiberatasuna.
  • Eskualde jakin bateko baliabide naturalen aprobetxamendua eta ekonomiaren garapenaren arteko interdependentziaren ezagupena eta balorazioa.
  • Iraganeko bizimoduak ezagutzeko grina eta egungo bizimoduarekiko harremana.
  • Aldaketa ekonomiko eta sozialen aurreko jarrera kritikoa eta arduratsua.
  • Medio naturala gizateriaren etorkizunerako ezinbesteko ondasun komun bezala baloratu eta errespetatzea.

Ebaluaziorako irizpideak

  1. Herrien ekonomiaren garapena erraztu duten kausa nagusiak identifikatu eta deskribatu eta ondoren herri horietako baliabide naturalekin erlazionatu.
  2. Azter ezazu gizarte baten garapena energia berriztagarri eta ez berriztagarrien ustiapenean emandako aurrerapenetatik abiatuta.
  3. Euskal Herriko industria tradizionalaren jarduera definitzen dituzten ezaugarriak identifikatu.
  4. Hurbileneko ingurunean ematen diren baliabide natural nagusiak identifikatu eta deskribatu.
  5. Ekonomiaren garapen historikoaren gakoak deskribatu, datuak alderatuz eta hipotesiak formulatuz.
  6. Iraganean baliabide natural bat ustiatzeko orduan sortutako arazo ezberdinak identifikatu eta deskribatu.
  7. Pertsonen ongizatean energiak duen garrantzia ezagutu eta gehiegizko kontsumo desorekatuaren aurreko jarrera kritikoekin bat egin.
  8. Izaera historikoa duten testuak komentatu, hiztegi egokia erabiliz, eta informazio zuzena interpretatu eta antolatuz.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.