Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Egungo mapa politikoak
Euskal Herria1936an, gerra zibilaren hasieran, Espainiako Bigarren Errepublikak lehen autonomia-estatutua eman zion Euskal Herriari, baina Bizkaian besterik ez zen ezarri, errepublikaren bandoan denboraldi batez iraun zuen probintzia bakarra baitzen. Azkenean, ordea, amore eman zion diktadura-erregimenari. ![]() Diktadura bukatu eta gero, 1979an, estatu demokratikoa jadanik nagusi zela, alderdi politikoek Gernikako Estatutua sinatu zuten, bidezko eskubidea baitzen, Espainiako Konstituzioaren arabera. Euskal Herria komunitate historikotzat hartu eta erabateko autonomia-erkidego bihurtzeko aukera onartu zitzaion. Estatutuan jasotzen denez, Nafarroak EAEn txertatzeko eskubidea izango du, nafarrek hala erabakiz gero. Eusko Kontseilu Nagusia eratu zen, autonomia-legearen aurreproiektua idazteko, eta, gero, euskaldunek onespena eman zioten, erreferendum bidez. 18
Erantzun zure koadernoan:
Euskal Herriko autonomia-erakundeak![]() ![]() Euskal Autonomia Erkidegoak hiru lurralde historiko ditu: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia. Hiriburua Gasteiz da, eta bertan daude Eusko Legebiltzarra eta gobernua edo Jaurlaritza. Estatuko beste erkidego batzuek ez bezala, autogobernu-erakunde komunak ditu hiru lurralde historikoentzat. Erakunde horiek legeek arautzen dituzte. ![]()
|