Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Ura

Organismoarentzako oinarrizko elikagaiak atera

Gatza Erdi Aroan elikagai oso preziatua zen, arrainak eta haragia kontserbatzeko ezinbestekoa izateaz gain, bestelako erabilerak ere bazituen medikuntzan edo larruak ontzeko. Trukerako txanpon bihurtu zen merkataritzan, beraz gatz-tokiak izan eta ustiatzearen inguruko interesa piztu egin zen jaun feudalen artean herri xehearen produktore txikien kalterako.

Gesaltza Añana, Añanako haranaren erdian, Araban. Gatzaren ustiatze eta erauzte adibide argia da, eta haren unerik gorena Erdi Aroan eman zen. Haranean iturburu gaziak egoteak negozio emankorra sendotzea eragin zuen gatzaren erauzketaren inguruan. Ura “larrain” izeneko plataforma soiletara desbideratzen zen, egurrezko zutabe eta harrizko murruen bidez sostengatzen zirenak. Ura bi egunen buruan lurrintzen zenean, eguzki eta haizearen egintzari esker, kristalizatutako kloruro sodikoaren (gatza) hondakinak gelditzen ziren, ondoren bildu eta gorde egiten zena saltzera eramateko. Monumentu Historiko Nazional legez sailkatuta dago.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.