Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Herrialde pobreen mendekotasuna

Nazioarteko gailurrak eta konferentziak

Milurteko xede eta helburuen balantzea, 2005ean

Milurteko Gailurra: New Yorken egin zuten, 2000. urtean, NBEren egoitzan. 189 estatu-buruk adierazpena sinatu zuten, milurtekoan zehar bakeari, giza eskubideei eta garapenari lotutako zortzi helburu lortzeko konpromisoa islatzeko. Hona hemen, zehatz-mehatz, ezarritako xedeen zerrenda:

  1. Pobrezia gorrian bizi den biztanle kopurua erdira murriztea.
  2. Goseak dagoen biztanle kopurua erdira murriztea.
  3. Haur guztiek lehen hezkuntzako ziklo osoa egiteko aukera izatea.
  4. Neskek lehen hezkuntzan aritzeko dituzten desabantailak ezeztatzea.
  5. Enplegu-berdintasuna bultzatzea.
  6. Herrialdeetako legebiltzarretan, emakumeei bidezko ordezkaritza ziurtatzea.
  7. Bost urtetik beherako haurren heriotza-tasak bi herenera murriztea.
  8. Elgorriaren kontrako txertaketak bermatzea.
  9. Gurasoen heriotza-tasa hiru laurden murriztea.
  10. HIESaren epidemia murriztea.
  11. Paludismoaren epidemia murriztea.
  12. Tuberkulosiaren epidemia murriztea.
  13. Deforestazioa geldiaraztea.
  14. Edateko ura eskuragarri ez dutenen kopurua erdira murriztea.
  15. Osasun-sarea eskuragarri ez dutenen kopurua erdira murriztea.
  16. Eskualde marjinaletako bizitza-baldintzak hobetzea.
16

Erantzun zure koadernoan

Azter ezazu milurtekorako ezarritako helburuen mapa.

  • Munduko zer eskualdetan ez da lortu helburu bat bera ere?
  • Laburbildu mapan ikusitakoa eta, ondoren, egin ezazu txostena: Adierazi zer hobetu beharko litzatekeen eskualde bakoitzean.

Monterreyko Nazioarteko Konferentzia: 2002an, gailurrean finkatutako garapen-planen finantzaketa-alderdia aztertzeko elkartu ziren herrialdeak. Helburuak 2015erako lortzeko, nahitaezkoa zen garapenerako dirulaguntzak handitzea, alegia, BPGren % 0,5 inguru horretara bideratzea. Halaber, herrialde pobreen arteko merkataritza-trukeak sustatzea ere ezinbestekoa zen, haien kanpo-merkataritza ahulak indartzeko.

2005eko Milurteko Gailurra: Proposatutako helburuak balioetsi ondoren, aurrerapausoak oso mantsoak zirela eta helburuak betetzeke zeudela egiaztatu zuten. Horren arrazoia, neurri batean, munduko liderren inplikazio urria zela gaineratu zuten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.