Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Lurra

Animaliak haztea

Euskal Herriko abeltzaintza estentsibo tradizionala.

Gizakia herrixka txikietan kokatzea erabakitzen duenean, eta nekazaritzarekiko modu osagarrian, bere onurarako erabiltzeko animaliak etxekotzen hasten da. Abeltzaintza elikagaiak (esnea, haragia, arrautzak,…) eta erabilera pertsonalerako edo industrialerako lehengaiak (artilea, larrua,…) lortzeko animaliak haztean oinarritzen den jarduera ekonomiko bihurtzen da.

  • Abeltzaintza nomada zaharrena da eta oraindik ere ur eskasia dagoen tokietan ematen dena da, Afrikan adibidez, Saharako basamortuan, Laponian edo Mongolian. Artzainak haien abere-taldeekin inon kokatu gabe ibiltzen dira alde batetik bestera.
  • Larrez larreko abeltzaintzan udan animaliak larre batzuetara eramaten dira eta neguan beste batzuetara. Iraganean, uda aroan mendizerretako larreak erabiltzen ziren eta neguetan bailaratakoak. Hasiera batean ardi arrazako abereetan eta artilearen ustiaketan oinarritzen zen.
  • Abeltzaintza estentsibo tradizionala: abereak lursail zabaletan bazkatzen ziren, horregatik “estentsiboa” izena.
7

Erantzun zure koadernoan

  • Zein ezberdintasun dago abeltzaintza nomada eta larrez larrekoaren artean?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.