Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Egungo mapa politikoak

Munduko estatuak eta estatuen arteko harremanak

Herrialdeen arteko harremanak konplexuak dira, ekonomia- eta politika-interesetan oinarritzen direlako. Akordio aldeaniztunak sinatu ohi dituzte, hau da, estatu boteretsu batek beste batzuekin (garrantzi handiagoko edo txikiagokoekin) adostutako politika eta jardunbide komunak.

Potentzia politikoek eragina izaten dute estatu txikien gain, eta, ondorioz, estatu horietako biztanleek mesprezatu egiten dituzte maiz. Horixe gertatzen da, adibidez, Ameriketako Estatu Batuekin, Europarekin edo Txinarekin, hiruren ekonomia-politikek ondorio nabarmenak eragiten baitituzte gainerako herrialdeetan.

Munduko estatuak

Zenbaitetan, estatuen artean gatazka oldartsuak sortzen dira lurralde jakin batez jabetzeko asmoaren ondorioz. Horrela, adibidez, India eta Pakistan aurrez aurre dabiltza Kaxmir eskualdea dela eta.

Erlijio-desberdintasunen inguruan ere gatazkak sortzen dira sarritan. Ildo horretan, ekar ditzagun gogora estatu kristau, musulman, judu eta budisten arteko erlijio-liskarrak edo erlijio bereko adarren arteko etsaitasunak, hala nola, xiien eta sunien artekoak (Iranen).

Munduko herrialde batzuk garatuak edo aberatsak dira, beste batzuk (Txina, India eta Hego Korea) garapen-bidean daude, eta, zoritxarrez, badira herrialde pobreak eta zorpetuak ere. Herrialde aberatsek azken horien baliabideak ustiatzen dituzte, eta zenbaitetan hango gobernu ustelak babesten dituzte, beren interesen alde jardun dezaten. Horixe gertatzen da, adibidez, Afrika Azpi-sahararrean.

Paris
Garapen-bidean daudenak
Herrialde pobreak

Munduan izandako aldaketak

XX. mendean zehar izandako aldaketa handiek ondorioak eragin dituzte herrialdeen arteko harremanetan.

  • Kolonialismoaren amaiera: 1945etik 1975era bitartean, atzerriko potentzien menpe zeuden Asiako, Afrikako eta Ozeaniako hainbat lurraldek independenteak eta subiranoak izatea lortu zuten, batzuek bide baketsuak erabiliz eta herritarren babes osoa izanik, eta beste batzuek matxinaden bidez, hiritarren arteko enfrentamenduak garaitu ondoren.

  • Bloke komunistaren erorketa: Gerra Hotzaren garaian, SESBko botere-blokea eta munduko beste potentzia batzuk aurrez aurre egon ziren. Blokea erori zenean, estatu berriak sortu ziren: adibidez, Sobietar Batasuna, Txekoslovakia eta Jugoslavia. Alemania bateratu egin zen, Berlingo horma erori ondoren.
12

Erantzun zure koadernoan

  • Aurki itzazu egungo mapamundian kolonia izan ondoren independentzia lortu zuten hiru herrialde, eta SESB erori ondoren sortutako hiru estatu berri.
  • Deskriba itzazu estatu horietako bakoitzean izandako aldaketa- eta sorrera-prozesuen nondik norakoak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.