Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak

Txina

Txinako Errepublika Popularra

Azken urteotan, sistema komunista (alderdi politiko bakar baten nagusitasunean oinarritzen denak) ibilbide berria hasi da urratzen, merkatu-ekonomiari sarbidea emanez. Ondorioz, goraka ari den potentzia da gaur egun Ozeano Bareko eremuan. Demografia-indize handia eta botere militarra ditu ezaugarri.

Txinak munduko biztanle kopururik handiena du: 1.313,9 milioi lagun. Biztanle-gune nagusiak kostaldeko lautadak eta Yang-tse ibaiaren harana dira. Tibeteko haran zabal askotan eta barrualdeko basamortuetan ez da inortxo ere bizi.

Gobernuak jaiotza kopurua kontrolatzeko sistema zorrotza ezarri zuen. Familia bakoitzak haur bakar bat izan dezakeenez, biztanle gehienak helduak dira. Emigrazio-indizea handia da. Hiririk garrantzitsuenak Beijing (Pekin), Shangai eta Tiangin dira.

Shangai

Txinako nekazaritza-ekoizpena oso espezializatuta dago: arroza, artoa, tea, lehorreko zerealak eta soja landatzen dituzte. Abeltzaintza, oro har, transhumantea da: ahuntzak, ardiak eta ganbeluak dituzte. Txerri- eta hegazti-aziendak ugariak dira.

Sistema komunista dutenez, talde-lanean aritzen dira, zehatz-mehatz antolaturik. Dena den, gobernuak lurrak partikularrei errentan uztea erabaki zuen, ekoizpena handitzeko eta gosea desagerrarazteko.

Industria oso azkar hazi da azken hogei urteotan, eta, gaur egun, meatze-baliabideak eta teknologia aurreratuak dituzte. Industria-gune nagusiak ekialdeko eta hegoaldeko hiriak dira, hala nola, Hong Kong eta Taiwan. Hiri pribilegiatuak dira, atzerriko enpresak dituztelako.

Hiritar guztiek zerbitzuak, ikastetxeak, ospitaleak eta aisia-zentroak dituzte. Hala ere, kontsumo-ekonomiari sarbidea eman ondoren, gizarte talde batzuen artean desberdintasunak hasi dira sortzen, ekonomia-igarobidearen ondorioz.

Erraldoi txinatarrak hainbat etniatako herriak hartzen ditu baitan. Erlijio nagusiak budismoa eta konfuzianismoa dira.

10

Erantzun zure koadernoan:

Azter ezazu munduko mapa politikoa edo begiratu Interneten eta erantzun honako galdera hauei:

  • Zer azalera du Txinak?
  • Zer herrialderekin dabil lehian, barneko lurralde-eremu bat dela eta?
  • Aipa itzazu Txinako hiru etnia.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.