Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Ingurumena zaintzea eta babestea

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa

Ingurumena errespetatzen duten tekniken bidez, kalitaterik handieneko elikagaiak lortzen dituen nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpen sistema da nekazaritza ekologikoa.

Nekazaritza ekologikoa

Ekoizpen mota horretan, ez da erabiltzen inolako gai kimikorik: ez pestizidarik, ez sintesi-ongarririk, ezta gehigarririk ere. Ezaugarri nutritibo guztiak dituzten elikagai natural osasungarriak ekoizten dira, tokian tokiko natura-ingurunea babestuz.

Europar Batasunak araudi zorrotza finkatu du estatu kideentzat, izendapen horren inguruan. Elikagai ekologikoak, ekoiztu ondoren, ikuskatu egiten dira lehenbizi, eta, gero, ziurtagiria eta etiketa ezartzen zaizkie.

Europako erakunde eskudunek kontrol ugari egiten dituzte, horrelako produktuak benetan ekologikoak direla egiaztatzeko eta dagozkien etiketak ezartzeko.

EBko LOGOA, nekazaritza ekologikoa, Euskadiko ziurtagiria.
  • Eko edo bio izendapena

    Bi aurrizkiek esanahi berbera duten arren, Europan bio izendapena erabiltzen da elikagai ekologikoak bereizteko. Halaber, produktu organikoak ere esaten zaie. Duela urte gutxira arte, aipatutako izendapenak nahi bezala erabil zitezkeenez, fabrikatzaile askok publizitate iruzurtia egiten zuten, kontsumitzaileak nahasteko. Gaur egun, ordea, nekazaritza ekologikoko produktuek besterik ez dituzte erabiltzen. Izan ere, derrigorrezkoa da produktua benetan ekologikoa dela egiaztatu duen erakundearen izena edo kodea etiketan ezartzea, eta, zenbaitetan, hainbat logotipo ere azaltzen dira (besteak beste, Europakoa). Produktu ekologikoetan, azkenik, nekazaritza edo abeltzaintza biologikoko osagai guztiei * sinboloa ezarri behar zaie.
17

Erantzun zure koadernoan:

Denda edo supermerkatu batera joaten zaren bakoitzean, begiratu zer produktu ekologiko dauden eta idatzi koadernoan.

  • Alderatu horien prezioa eta antzeko beste produktuena.
  • Aztertu etiketak eta egiaztatu ziurtagiria zuzena eta * sinboloa azaltzen diren.
  • Produktu ekologikoren bat erosten baduzu, deskriba itzazu kalitatea, zaporea, ontzia... Aldera ezazu ikaskideek erositako beste produktu batzuekin.
  • Lehen adierazi dugunez, zenbait elikagairen publizitatea egiterakoan “osasungarriak” direla esaten dute, baina merkataritza-estrategia hutsa izaten da. Aurkitu al duzu horrelako hitzak (etxekoa edo osasungarria) erabiltzen dituen eta Europako ziurtagiririk ez duen produkturik?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.