Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Ingurumena zaintzea eta babestea

Ingurumen-babesaren aldeko erakundeak

Mundu-arrantzan jadanik galdu diren espezieak

Giza kontsumoari lotutako eskari izugarriak natura-baliabideen murrizketa eta galera azkarra ditu berekin. Nazioarteko edo nazioz gaindiko erakunde batzuek hornidurak zertan diren aztertzen dute, ekonomia-sektoreek jardueren eragina murrizteko. Beti ez dute lortzen, ordea, estatu bakoitzak tinko babesten baitu merkatuan duen kokapena. Izan ere, merkatu-kokapena funtsezkoa da estatu-ekonomiari eutsi ahal izateko, eta, beraz, enpresa, langile eta kontsumitzaileak ongi moldatzeko.

Nazio Batuen Ingurumen Programa (NBIP)

Ingurumen-alorreko munduko erakunde-agintari gorena da. Ingurumenaren aldeko nazioarteko jarduerak finkatzen ditu, eta garapen iraunkorra Nazio Batuen sisteman koherentziaz ezartzeaz arduratzen da. Ingurumen-babesle baimendua da mundu osoan.

Ingurumena zaintzeko helburuetan hiritarren partaidetza bideratzeko eta sustatzeko sortu zuten. Horrela, nazioei eta herriei iradokizunak, informazioa eta baliabideak eskaintzen dizkie, bizi kalitatea handiagoa izan dezaten, etorkizuneko belaunaldiena kolokan jarri gabe.

Europako Ingurumen Agentzia (EIA)

Kopenhagen du egoitza, eta honako helburu hauek lortzen saiatzen da:

  1. Europako Erkidegoari eta estatu kideei Europako esparruko informazio objektiboa, fidagarria eta konparagarria ematea, ingurumena babesteko neurriak hartzeko eta neurri horien emaitzak balioesteko aukera izan dezaten.
  2. Hiritarrei ingurumen-egoerari buruzko informazio egokia ziurtatzea.

Europa mailako ikerlanak egiten ditu, hainbat gai oinarri hartuta: airearen kalitatea eta atmosferara heltzen diren isurpenak; kutsatzaileak eta natura-baliabideak; lurraren, faunaren, floraren eta biotopoen egoera; hondakinen kudeaketa; soinu-kutsadura; gai kimiko arriskutsuak eta itsasertzaren babesa.

Greenpeace International

Herritarrek sustaturiko ekimena da, era guztietako erakundeen atxikipena lortu duena. Klima-aldaketa geldiarazteko, biodibertsitatea babesteko, energia nuklearraren eta armen erabilera bertan behera uzteko eta bakea sustatzeko kanpainak egiten ditu. Atmosferari, basoei, desarmeari, energiari, ozeanoei, produktu transgenikoei eta produktu toxikoei buruzko informazioa ematen du.

WWF

Naturaren Mundu Foroa. Kutsaduraren, natura-baliabideen, biodibertsitatearen, basoen, galzorian dauden espezieen... inguruko informazioa ematen du.

Lurreko ingurumen-narriadura geldiaraztea eta etorkizunerako konponbideak proposatzea dira WWFren xede nagusiak. Konponbide horien bidez, naturarekin bat datorren giza garapen orekatsua lortzen lagundu nahi du. Munduko biologia-biodibertsitateari eusten, natura-baliabide berriztagarrien erabilera iraunkorra sustatzen eta kutsadura eta kontsumo neurrigabea murrizten saiatzen da.

Red VIDA (Ura eta ura eskuragarri izateko eskubidea babesteko sare inter-amerikarra)

Hainbat eratako erakunde kideak (kontsumitzaile- eta emakume-elkarteak, langile-sindikatuak, giza eskubideen aldeko aktibistak, erlijio- eta indigena-elkarteak eta 17 herrialdetako gizarte-erakundeak) ditu. Ura babesten saiatzen dira, ondasun publikoa eta funtsezko giza eskubidea den aldetik.

20

Erantzun zure koadernoan:

  • Azter itzazu Interneten gure planetako biodibertsitate-galeraren arrazoiak. Ikasi dituzun nazioarteko erakunde batzuen guneetan begira dezakezu.
21

Erantzun zure koadernoan:

  • Ezagutzen al duzu ingurumen-babesaren aldeko toki-erakunderik?
  • Aipa itzazu erakunde horren funtzio nagusiak eta gaur egun gauzatzen ari den proiekturen bat.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.