Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena

Aurkezpena

Lurrean bizi gara. Bizitzaz betetako planeta handia da Lurra, eta, ematen digun guztiari esker, hamaika gauza egin dezakegu gizakiok: besteak beste, lurrazalaren gainean batetik bestera bidaiatu ibilgailu sofistikatuetan, eta natura-inguruneaz gozatu, itsasoan bainatzen garela, mendian barrena gabiltzala edo, besterik gabe, paisaiei so gaudela. Giza ekintzen ondorioz, gure inguruko ingurumenaren narriadura, biodibertsitatearen galera, uren kutsadura eta atmosferaren beroketa gero eta nabarmenagoak dira urtetik urtera. Teknologiek baliabideak azkarrago ustiatzeko eta aprobetxatzeko aukera ematen digutenez, ondorioak are larriagoak dira. Ezin dugu ahaztu natura ez dela makina bat, eta ez duela hain azkar leheneratzeko edo berroneratzeko ahalmenik. Noiz arte eutsi ahal izango dio planetak gure bizitza-erritmoari?

Agian, neurriz kanpoko kontsumoa geldiarazteko neurri egokiak oraintxe bertan hartzen baditugu, etorkizun ona izango dugu. Kontzientzia ekologikoa piztu behar dugu, garapen iraunkorra sustatzeko eta natura-baliabideak egoki, suntsitu gabe, ustiatzeko.

Helburu didaktikoak

  1. Giza jarduerek planetan eragin dituzten ingurumen-arazoak ezagutzea.
  2. Biodibertsitatea eta natura-baliabideen iraupena kolokan jar ditzaketen arriskuak identifikatzea.
  3. Hondakinak balioztatzearen eta etxean zaborrak banatzearen alde onak aztertzea eta bien arteko loturak azaltzea, energia aurrezteko eraginkortasunari erreparatuz.
  4. Garapen iraunkorra zer den eta zer eremutan (ekonomian, nazioarteko tratatu eta politiketan...) islatzen den ulertzea.
  5. Energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna: kontzeptuak eta filosofia ezagutzea.
  6. Energia aprobetxatzeko sistema berriak eta etorkizunerako proposamenak ezagutzea, Kiotoko Protokolotik abiatuz.
  7. Ingurumena zaintzen eta babesten dute nazioarteko, Europako eta tokiko erakundeak ezagutzea eta baloratzea.
  8. Teknologien laguntzaz egiten den baliabide-ustiapena eta ingurumenaren narriadura sistematikoa aztertzea eta bien arteko loturak azaltzea.
  9. Natura-baliabideen ustiapenak, kontsumoak eta agorpenak gure natura-ingurunean eragindako ondorioei buruzko gogoeta egitea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak:

  • Ingurumen-arazo nagusiak.
    • Atmosferaren kutsadura.
    • Ur-baliabideen kutsadura.
    • Desertifikazioa.
    • Deforestazioa
  • Hondakinen kudeaketa.
    • Hondakinen pilaketa .
    • Hondakinen kudeaketa iraunkorra.
  • Nazioarteko akordioak.
    • Ingurumena babesteko nazioarteko konferentziak eta tratatuak.
    • Kiotoko Protokoloa Euskadin.
  • Kontsumo iraunkorra.
    • Masa-kultura eta kontsumoa.
    • Kontsumo iraunkorrari buruzko aholkuak.
    • Turismo iraunkorra.
    • Turismo arduratsuari buruzko aholkuak.
  • Energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna.
    • Energia zentzuz erabiltzea.
    • Energia-eraginkortasuna.
    • Garraioa.
    • Ziklo konbinatuaren sistema.
  • Ingurumena zaintzea eta babestea.
    • Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa. Eko edo bio deiturak.
    • Produktu ekologikoak etiketatzeko modu zuzena.
    • Ingurumena babesteko erakundeak.

Prozedurako edukiak

  • Gizakiaren ekonomia-jarduerek ingurune fisikoan sorrarazten dituzten eragin kaltegarriak aztertzea eta horien ondorioak deskribatzea.
  • Natura-baliabideen eskuragarritasunari dagokionez, munduko herrialdeen arteko desorekak eta aldeak grafikoen bidez azaltzea.
  • Birziklapenari (hiri-hondakin solidoak balioztatzeko prozesuari) buruzko koadro sinoptikoa egitea.
  • Gizartearen garapen iraunkorra neurtzeko teknikak erabiltzea, norberaren toki-ingurunea aztertzeko, Europako arauetan (tokiko iraunkortasun-adierazleak) jasotako aholkuetan oinarrituz.
  • Ingurumenarekin zerikusia duten kontzeptuak deskribatzea eta erabiltzea.
  • Hainbat ezaugarritako eta eskalatako grafikoak eta mapak irakurtzea eta interpretatzea: barne-produktu gordina, energia-esportazioak eta –inportazioak, etab.
  • Energia-kontsumoa murrizteko eta aurrezteko estrategiak antolatzea.
  • Norberaren autonomia-erkidegoan lehengaien, energien eta erregaien kontsumoa zertan den aztertzea, eta baliabide-esportazioarekin eta -inportazioarekin alderatzea.
  • Premiazko ondasunen etxeko kontsumoari buruzko laburpenak, azterlanak edo ikerketak antolatzea eta egitea (banaka edo taldeka).

Jarrera edukiak

  • Giza ekintzek ingurumenean eragiten dituzten kalte fisikoez arduratzea.
  • Ingurumena errespetatzen laguntzeko asmoa izatea, eta erasoak murrizten jarduera-proposamenak iradokitzea eta egitea.
  • Ingurumenarentzat kaltegarriak diren banakako edo taldeko ekintzen kontrako jarrera kritikoa izatea.
  • Partaidetza aktiboa izatea, kontsumoarekin eta ingurumena zaintzearekin zerikusia duten jarrera arduratsuetan oinarritutako konponbideak bilatzen edo proposamenak egiten.
  • Natura-ingurunea, gure ondasun komuna, baloratzea eta errespetatzea, behar-beharrezkoa baita gizateriaren etorkizunarentzat.

Ebaluazio irizpideak

  1. Ingurumenaren narriadura-arazoak toki-eremuan aztertzea eta ingurumena zaintzearen eta babestearen aldeko jarrera hartzea.
  2. Norberaren inguruneko erakunde eta taldeek ingurumena babesteko egiten dituzten planteamenduak eta politikak ezagutzea.
  3. Euskal Herriko naturarekin zerikusia duten kontserbazio-arazo batzuk deskribatzea.
  4. Norberaren ingurunerik hurbileneko natura-baliabide nagusiak eta horiekin zuzeneko lotura duten giza jarduerak identifikatzea eta deskribatzea.
  5. Giza jarduerei eta jarduera horien ingurune-inpaktuei buruzko gogoeta egitea.
  6. Ingurumen-arazoei eta arazo horien konponbideei buruzko kazetaritza-testu errazetako informazioa biltzea eta iruzkinak egitea.
  7. Energiak giza ongizatearentzat duen garrantziaz jabetzea eta neurriz kanpoko kontsumo desorekatuaren kontrako jarrera kritikoa izatea.
  8. Kazetaritza-testu errazei buruzko iruzkinak egitea, hiztegi egokia erabiliz, eta informazioa zuzen ulertzea eta antolatzea.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.