Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Industria: bigarren sektorea
Meatzaritza![]() Meatzaritzak lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, mineralak gehienak. Lehengo eta bigarren sektorearen artean dago, izan ere, lehengaiak naturatik lortzen ditu zuzenean. Baina lehengai horiek erabili ahal izateko, industriarako eraldatzen ditu, eta prozesu konplexu horretan bigarren sektorea aritzen da. Meategien ustiapena bi eratakoa izan daiteke:
![]() Gaur egun, industria-jarduerek kantitate handiak behar dituzte kontsumorako gaiak egiteko, produkzioa beraz, ez da nahikoa. Gainera, baliabide natural ez berriztagarriak dira, agortu egiten dira. Enpresa komertzial handiak etengabe saiatzen ari dira hainbat herrialdetan meategi berriak aurkitzen. Zenbaitetan herri autoktonoak kontra jartzen dira, onura ekonomikoak ekarri arren, ez dutelako ingurua agortu nahi mineralak industria-produkzioa ziurtatzeko. ![]() ![]() Europan, hainbat meategi agortuta daude jada, hala nola, eztainua, aluminioa, Belgikako zinka eta Espainiako kobrea. Beraz, beste kontinentetatik inportatu behar izaten dira. 26
Erantzun zure koadernoan
|