Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Lurra

Mineralak erauztea

Mineralak.

Mineralak lurrazalean aurkitzen diren substantzia natural kimikoak dira eta meategietatik erauzten dira. Lanabesak eta armak egiteko material gogorragoak bilatzeak Europako lehen zibilizazioak (feniziarrak, erromatarrak, zeltak,…) zorupeko zorutik mineral metalikoak- burdina adibidez- edo ez metalikoak- kuartzoa edo granitoa- erauztera eraman zituen, lehen meatze-lanak ekarriz.

Meatzaritza mineralak lurrazaletik erauztera dedikatzen da, ondoren tratatu eta gizakiarentzat aprobetxa daitezen.

Siderurgia lanabes edo bestelako erabilgarrien fabrikazioan aprobetxa dadin burdin minerala tratatzen duen teknika da.

Hurbileko meategietatik ateratako minerala labe erraldoietara iraultzen zen eta bertan ikatz begetala erretzen zegoen. Haren bero-ahalmenak metala urtzeko gaitasuna zuen, ondoren errautsetatik ateratzen zena burdinoletara eramateko.

Labeak

Burdinolak meategian ateratako minerala aprobetxatzen zuten instalazioak ziren, ezpurutasunak garbitzen ziren eta errementerietan moldeatzeko eta lantzeko prestatzen ziren. Hainbat kasutan, burdinoletan bertan burdina prestatzeaz gain, eskarien arabera lantzen zuten, aingurak eta bestelako elementuak fabrikatuz.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.