Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Baliabide naturalen gaur egungo aprobetxamendua: lehenengo sektorea

Baso-ustiapena

Zuraren mundu mailako ekoizpena oso herrialde gutxiren esku dago; hauek dira ekoizlerik garrantzitsuenak: Ameriketako Estatu batuak (munduko ekoizlerik handiena), Txina, Kanada, Brasilia, Indonesia, Errusia eta Japonia. Malasia, Tailandia, Suedia, Frantzia eta Nigeria ere, mundu mailako ekoizle nabarmenak dira. Mundu mailako ekoizpenaren % 52a egur eta ikatzerako erabiltzen da; gainontzeko % 48a industriarako: aroztegietarako egurrerako (panelak eta taulak), postetarako, papera egiteko, kartoirako eta abarretarako.

Azken 50 urteetan hirukoiztu egin da mundu mailako kontsumoa; eta % 80a herrialde garatuetan: Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Korean, Taiwanen, eta mendebaldeko Europan. Ameriketako Estatu Batuak dira inportatzaile nagusiak, eta Kanada, aldiz, esportatzaile nagusia.

Munduan basoa ustiatzeko era bi daude:

  1. Baso autoktonoaren ustiapena:

    Basoak egoera naturalean eskaintzen duen aberastasuna aprobetxatzen da. Ohian eta zuhaitz azalera zabalak dauden gunetan aurki dezakegu. Gehienetan, baso mistoa izaten da eta espezie anitzak izaten ditu.



    Amazonako basoa munduko ohian tropikalik handiena da, 6,5 km2 baino gehiago ditu. Azalera horren ia % 80 Brasiliako lurretan aurkitzen da. 1992ko Lurreko Gailurretik, eta geroago 2002tik, zuraren ustiapena espezie gutxi batzuetara mugatu da. 172 gobernuk debekatzea erabaki zuten galtzeko bidean zegoelako (baina kontrabandokoa badago oraindik ere). Gainera, Amazona kontrolatzen duten herrialdeen politiken eta mundu mailako enpresen presioen menpe dago.


  2. Baso-ustiapena Europan.
  3. Basogintza:

    Basoak edo mendiak intentsiboki ereiteko zientzia da. Helburua gizarteak eskatzen dituen onura eta zerbitzuak lortzea da. Denboran irauteko eta ekonomikoki ahalik eta gehien aprobetxatzeko sortu diren basoetan teknika eta tratamenduak aplikatzen ditu. Gehienetan, zura industriarako lehengaia bihurtzeko, edo giza-kontsumorako ondasunak lortzeko lan egiten da, baina ingurugiroa eta natura kontserbatzeko irizpideak ere, kontuan hartzen ditu. Zuhaitz-masaren bolumena kontrolatzen eta erregulatzen du; arro hidrografikoak, abereentzako larreak eta basoen erabilera publikoa errespetatzen saiatzen da.

Baso-ustiapena Iberiar penintsulan

Iberiar penintsulan baso-ustiapena egurra, zelulosa, erretxina eta kortxoa lortzeko hainbat espezie hostozabaletan (pagoa, haritza, gaztainondoa, makala eta eukaliptoa) eta koniferatan (pinua) espezializatua dago.

19

Erentzun zure koadernoan:

  • Deskriba itzazu zure ingurune hurbileko basoak
  • Espezie bakarreko basoak ala baso mistoak dira?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.