Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Energia

Energia alternatiboak

Aukera berria dela ematen duen arren, beti izan ditugu. Baina orain, teknologiaren laguntza dugulako, etekinik handiena lor dezakegu. Ez dute energia konbentzionalek beste potentzia sortzen, baina gero eta gehiago estimatzen den energia osagarria ematen digute.

1970eko petrolioaren krisi garaian hasi ziren garatzen. Herrialdeek etorkizunean gerta zitekeen energia eskasiaren mehatxuaz ikaratuta, existitzen ziren energiak ordeztuko zituzten energia alternatiboak bilatzeko aukera aztertu zuten. Era horretara, beste krisi bat sor zezakeen iturri bakar baten menpe egotea ekidin egingo zuten. Agortezinak dira eta, energia ekoiztean, gutxiago kutsatzen dute, baina garestiagoak dira eta denbora gehiago beharko dute konbentzionalak ordeztuko dituzten energia iturri garrantzitsuak sortzeko.

    Eguzki-panela.
    Eguzki-metagailua.
  • Eguzki-energia edo fotovoltaikoa: Eguzkiaren argia eta beroa bateriak birkargatzen dituzten paneletan kontzentratzen dira. Bateria horiek argindarra sortzen dute (Eguzki-panel fotovoltaikoak), edo ur berorako eta berogailuetarako erabiltzen diren ur-zirkuituak berotzen dituzte (metagailuak). Badu eragozpen bat: egunean eguzki-ordu asko daudenean baino ez du funtzionatzen, beraz, ezin da planetako toki guztietan aplikatu.

  • Sorgailu eolikoak.
  • Energia eolikoa: haizearen indarretik ateratzen da eta energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da. Energia berriztagarria eta garbia da, baina eguzki-energiari gertatzen zaion bezala, ezin da toki guztietan aplikatu, haize bortitza dabilenetan baino ez. Gainera altuera eta gune zabalak behar ditu; hori dela eta, hainbat mendi tontorrek habitat naturala galdu egin dute (zuhaitzak, animaliak eta hegaztiak) sorgailu erraldoiak instalatzean.
  • Biomasaren energia: Materia begetal edo animaliarenkonbustiotik ateratzen da. Tradizionalki, biomasa zuretik ateratako egurrari esan zaio. Herrialde txiroenen erregaia da.



    Biogas, bioetanol, biodiesel edo antzeko produktuetan transformatzen dituzten eraldatze biokimiko prozesuen bidez ere aprobetxa daiteke. Erabilera anitzeko energia iturria da; beroa, argindarra edo garraiorako erregaia sortzeko balio du. Atmosferara isurtzen den CO2 erregai konbentzionalekin isurtzen dena baino gutxiago da, beraz, naturak asimila dezake.



    Gaur egun, nekazaritza, abeltzaintza, baso edo elikagai-hondakinak erabiltzea proposatu da bioerregaiak sortzeko: intxaur eta almendra-oskolak, zuraren txirbilak, etxalde intentsiboetako animalien detritua, etab.
  • Marea-energia: itsasoko energia era askotara aprobetxa daiteke. Dike baten bidez, itsas zabaleko estuario bat bereizten da. Marea gora eta marea beheraren arteko aldea aprobetxatu egiten da ura hartzeko eta turbina batera botatzeko, zentral hidroelektrikoetan bezala. Olatuen mugimenduak edo korronteak ere mugi dezakete turbina. Teknologia, oraindik ere, ez dago oso garatuta.
  • Energia geotermikoa: energia mota horrek sumendi-gunetan edo maila termiko handiko gunetan metatzen den energia termikoa aprobetxatzen du. Zirkuitu likido bat barrutik pasatzen da, berotzen da eta, ur beroaren eta lurrunaren mugimendua sortzen da. Mugimendu horrek turbinak mugiaraziko ditu eta turbinek argindarra sortuko dute.
  • Fusio nuklearra: Fisioan ez bezala, teknologia honen bidez, itsasoko uretan lortutako hidrogenoaren isotopoak diren deuterio edo tritio atomo bi batzen dira. Batzean, energia sor dezakeen ur-lurruna bihurtzen dira. Baina teoria oso garbi badago ere, lortzeko metodoa frogatzen ari da oraindik ere.
29

Erantzun zure koadernoan:

  • Bila ezazu interneten non jar daitezkeen eguzki-panelak eraikinetan. Zer da eguzki-baratzea?
30

Erantzun zure koadernoan:

  • Bila ezazu interneten ITER, (Internacional Termonuclear Experimental Reactor) proiektuaren inguruko informazioa. Labur ezazu zer egin nahi den proiektu horrekin.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.