Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak

Ameriketako Estatu Batuak (AEB)

Gaur egun, munduko botere politikoa herrialde aberats gutxi batzuen esku dago, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuen, Japoniaren eta Europar Batasunaren esku. Horiek guztiek berebiziko eragina dute munduko politikan, ekoizpenetan eta finantzetan oso oparoak direlako eta botere ekonomiko eta militar handia dutelako. Beste batzuek, hala nola, Txinak eta Errusiak, hain boteretsuak ez izan arren, nahiko eragin handia dute inguruko herrialdeen gain.

Iparramerikarrek (298 milioi lagunek) munduko baliabideen laurdena kontsumitzen dute. AEB ekonomia kapitalistaren eredu garbia da.

AEBn, gainera, munduko gariaren eta sojaren % 50 ekoizten da. Hango nekazaritza erabat mekanizatuta dago, eta produktu bakarreko laborantza masiboan oinarritzen da funtsean.

Homeless

Industriak mineral- eta energia-baliabide ugari ditu aukeran, esate baterako, ikatza, gas naturala, petrolioa eta uranioa. AEBko industria munduko aurreratuena da, teknologia-garapenaren ikuspegitik. Hango enpresa asko nazioartean hedatu dira. Bide bikainez osatutako garraio-sare luzea eta zabala dute. Kanpo-merkataritza munduko bigarrena da, balioari dagokionez. Ildo horretan, gogora ekarri behar da New Yorkeko Burtsa, AEBko finantza-jardueren ardatza, munduko garrantzitsuena dela.

Kontsumo maila handia izanagatik, ez dago inolako gizarte-babesik hiritar pobreentzat, eta ez dute gizarte-zerbitzurik, alegia, doako osasun-arretarik, langabezia-sorospenik edo antzeko laguntzarik.

Etnien aniztasuna izugarri ugaria da, Europako kolonoez gain, hispanoak, afroamerikarrak eta asiarrak bizi baitira bertan.

6

Erantzun zure koadernoan

AEB superpotentzia bat da, eta mundu osoan du eragina.

  • Egin gogoeta eta erantzun honako galdera honi: Zure eguneroko bizitzako zer alderditan nabaritzen duzu kultura iparamerikarraren eragina?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.