Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Energia

Energia konbentzionalak

Munduko hazkunde industriala eta munduko merkatuaren funtzionamendua ulertu ahal izateko, beharrezkoa da unean erabiltzen dituen energia-iturriak ezagutzea, horietan oinarritzen baita jarduerak sortzeko. Badira ere energiaz hornitzen gaituzten enpresak; energiaren industria osatzen dute. Jarduera hori bigarren sektorekoa da.

Gaur egun, industria eta garraiorako garrantzitsuak diren ikatza, petrolioa eta antzeko energia tradizionalak, oraintsu asmatutako gas naturala, energia nuklearra eta horrelako energiekin, elkartzen dira.

    Ikatza
  • Ikatz minerala: Lehenengo industria-iraultzan izan zuen garrantzia galdu egin du, eta egun, energia termikoa sortzeko erregaitzat erabiltzen da. Petrolioak eta gasak hartu dute bere tokia. Erreserba handiak dituen arren, ustiapena garestia da eta oso kutsatzailea. Ikatzaren ekoizle nagusiak Txina, Ameriketako Estatu Batuak, India eta Errusia dira.
  • Petrolioa: Egun, gehien erabiltzen den energia iturria da. Argindarra sortzeko, gasolina eta antzeko erregaiak egiteko eta, plastikoak, pinturak, garbigarriak etab. ekoizten dituen industria petrokimikarako lehengaiak sortzeko erabiltzen da. Gas naturalarekin batera, munduan kontsumitzen den energiaren erdia baino gehiago ematen digu. Oso energia kutsatzailea da. Mundu mailako ekoizleak Saudi Arabia, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Iran eta Mexiko dira.

  • Petrolioaren mundu mailako erreserben banaketa.
    Petroliotik deribatutako energiaren mundu mailako kontsumoa.
    Findegia

    27

    Erantzun zure koadernoan:

    • Begira ezazu petroliotik deribatutako energiaren mundu mailako kontsumoaren mapa. Petrolioa energia iturririk kutsatzaileena dela kontuan izanda, zein herrialdek kutsatzen dute gehien atmosfera?
    Gas plataforma
  • Gas naturala: berogailu eta ur beroa izateko erregaitzat erabiltzen da. Gero eta gehiago erabiltzen da karbono dioxido gutxiago isurtzen duelako. 1950ean hasi zen erabiltzen, garraiatzeko era erraza asmatu zenean: likido bihurtzen dute, eta gero gas berriz ere. Bero-ahalmen handia du, baina ez da berriztagarria. Ekoizle nagusiak Errusia, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada dira.

  • New Jersey
    Zentral nuklear baten funtzionamendua.
  • Energia nuklearra: Atomo bat, gehienetan uranio-atomo bat, banatzean lortzen da. Atomoaren molekula zatitzean (fisioa), erreakzio kate bat sortzen da: atomoek beste atomo batzuen kontra talka egiten dute, eta horiek banatu egiten dira ere. Uranioak du atomorik astunena. Tratatu egiten da eta uranio aberastu bihurtzen da; horixe da zentral nuklearretan gehien erabiltzen dena. Zentralak argindarraz hornitzen du populazioa. Atmosfera kutsatzen ez badu ere, fisioaren bidez lortzen den energiaren eragozpenak, istripuak gertatzeko arriskuak (ihes erradioaktiboa osasunerako kaltegarria da, hilkorra ere izan daiteke), eta hondakin erradioaktiboak eliminatzea dira. Ekoizle nagusiak Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia eta Japonia dira.
  • Energia hidraulikoa: Atzean geratu dira antzinako zentral hidrauliko txikiak gaur egungo produkzioaren aurrean. Urtegietako ura erortzeak potentzia handiko energia elektrikoa sortzen da zentral hidroelektrikoen bidez. Berehalako energia iturria da, agortezina eta garbia. Baina badu ere eragozpenik: energia mota hori lortzeko ibaiak desbideratu behar dira, herriak estali eta urak hartuko duen tokiko animaliak eta begetalak desagertu egiten dira. Ekoizleak Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Brasilia eta Txina dira.

Hidroelektrikoa
Espainiako zentral nuklearrak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.