Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak
Errusia eta Estatu Independenteen Erkidegoa (EIE)![]() SESB zatitu ondoren, Errusiak eta beste hamaika errepublika sobietar ohik EIE sortu zuten. EIE etengabe berregituratu dute, komunismotik kapitalismorako igarobideak ekonomia-krisi larria ekarri baitu berekin. Ondorioz, herrialde kideen egoera politikoa ez da batere egonkorra. Arazoak arazo, EIEk presio-ahalmen nabarmena du Europan, zenbait herrialderekin oso aspalditik dituen loturei esker. Biztanleria-gune nagusiak Kaukasoko eremua eta Erdialdeko Asiako lautadak dira. Iparraldeko lurralde hotzak ez daude populatuta. Jaiotza-tasa txikiak eta heriotza-tasa handiak dituzte, biztanle asko pobreak direlako. Askok, izan ere, beste herrialde batzuetara emigratu dute, ez dutelako ekonomia-sistema berrira moldatzerik lortu. EIEko estatu kiderik boteretsuena Errusia da, besteek baino askoz ere armamentu militar gehiago eta natura-baliabide ugari dituelako. Baina ekonomia ez dago antolatuta, lehengo erregimenean bezala, eta, lehia askearen eta pribatizazioaren zurrunbiloan, mafiak gogotik hazi dira. ![]() Nekazaritza-ekoizpena urria da, teknologia-aurrerapen mantsoen eta inguruneko baldintza fisiko gogorren ondorioz. Nekazaritza-gune nagusia mendebaldea da. Hegoaldean zerealak landatzen dituzte, eta, Erdialdeko Asian, tea, kotoia eta arroza. Lehengaiak ugariak diren arren, teknologiak zaharkituta daudenez, industria-alorrak ez du hazterik, ezta kanpoan lehiakortasunez jarduterik ere. Industriarik garatuenak Mosku aldean daude, eta zuzeneko lotura dute teknologia handiekin. Ez dago gizarte-zerbitzu egokirik, biztanleen bizitza maila txikia da, eta inflazioa handia. Ondorioz, erosteko ahalmena ia hutsaren parekoa da. Gizarte-klaseen arteko desberdintasunak izugarriak dira. Etnia-aniztasuna dute ezaugarri, eta erlijio ortodoxoa da nagusi. 9
Erantzun zure koadernoan: Azter ezazu EIEko nekazaritza-jardueren mapa:
|