Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Ura
LandatzekoGizakiak landatzeko erabili zituen lehenengoko lurrak ibai eta uharren ondoan zeudenak izan ziren. Ibaien ur-emariak eta sedimentazio ahalmenak haien inguruko lur emankorretan landare jangarriak haztea errazten zuten.
Mediterraneoko ureztatze-nekazaritza
Hasierako kanalizazio sistemak
Baina zalantzarik gabe nekazaritzarik produktiboena eta espezializatuena erraztu zuena uren kanalizazio eta desbideratzea izan zen, bai ureztapenerako zein gizakiaren kontsumorako. Gaur egun, penintsularen puntu askotan oraindik ere erretenen bidezko ureztatze metodo tradizionala mantentzen da, uraren korrontearen inertzia bera aprobetxatuz kanalizazio erraz baten bidez landatutako azalera txikiak urez betez. Antzinatasunetik, erromatarren eraginez, mediterraneoko nekazariek urak kanalizatzen zituzten barazki eta frutak landatzeko. Lur sail handiak landatzea errazten zuen, haien inguruan giza asentamenduen kopurua haziz. |