Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Bukatu aurretikBaliabide naturalen aprobetxamendua oinarrizkoa izan da gure gizartearen garapenerako. Ibai eta uharretatik zetorren uraren energia eragileak makineria pisutsua mugitzen zuten gurpil eta engranajeak bultzatzeko balio izan du iraganean. Lehen egiteko ezinezkoak ziren lanek industriaren sorrera erraztu zuten. Gaur egun energia hidraulikoa deitzen dena ezinbestekoa da elektrizitatea produzitzeko. Arrantza giza arrazaren hastapenetatik existitzen da eta ibai-arrantza eta itsas-arrantza bereizten dira. Arrantza hurbileko eta tokiko esparru batean burutzeari baxurako arrantza deitzen zaio eta jarduera ekonomiko tradizionaltzat hartzen da. Nekazaritzak eta abeltzaintzak pertsonek biziraupen ekonomia praktikatuz auto-hornitzea ahalbidetu zuten. Era honetako ekonomiako teknika tradizionalak klima mota eta lurraren baldintza fisikoetara moldaturik daude. Antzina basotik egurra, kautxua eta kortxoa ateratzen ziren, gaur egun erabiltzen ditugun hainbat produktu prestatu ahal izateko lehengaiak hain zuzen ere: papera, goma eta disolbagarriak. Mineralak erauztea ahalbidetzen duen meatzaritzari esker siderurgia sortu zen. Jarduera artisau horren bidez uraren energia eta suaren potentzia aprobetxatu ziren lantresnak sortzeko. Haizeak bere aldetik itsaso eta ibai garraioa erraztu zuen, herrien arteko lehen merkataritza ibilbideak bultzatuz. Gainera, haizearen energia eragileak urarena ordeztu zuen azken hau urria zenean. Suaren bero-energia handitzeko egurra eta ikatz begetala erabiltzetik material eragingarriagoak erabiltzera pasatu zen, erregai fosilak adibidez. Energia iturriak iraupenaren arabera sailkatzen dira energia berriztagarri eta energia ez berriztagarrien artean. Orokorrean, berriztagarriak ez dira kutsagarriak, eta beste muturrean ez berriztagarriek CO2 eta sufre eduki altua askatzen dute atmosferara. Ideia nagusiak
![]() Ikasitakoa egiaztatzen dut:Gomendatutako bisitaldiak:
Gomendatutako irakurgaiak:EUSKAL MITOLOGIA / MITOLOGIA VASCA - IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA Gomendatutako filmak:Gehiago jakitekoArtikulu interesgarriak
Bitxikeriak |