Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Inmigrazioaren fenomenoa

Inmigrazioa Europan

Atzerriko biztanleria 2006an

Europa kontinente migratzailea izan zen XIX. mendean, ia 60 milioi lagun joan baitziren Mundu Berrira. XX. mendearen bigarren erdian, kontrako joera nagusitu zen eta, gaur egun, garapen mailarik txikieneko herrialdeetako inmigratzaileak hartzen ditu.

Espainia ere herrialde emigratzailea izan zen, XIX. mendearen hasieratik XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadara arte. 1962tik 1975era bitartean, ia milioi bat lagun joan ziren atzerrira, lana eta aukera hobeak bilatzera.

Gauzak oso bestelakoak dira orain, 1995tik aurrera gero eta inmigratzaile gehiago iritsi baitira Espainiara. Batzuk Europar Batasuneko jubilatuak dira, zahartzaroa Mediterraneoko kostaldean igarotzea erabaki dutenak. Beste batzuk herrialde azpigaratuetako heldu gazteak dira, gehienak afrikarrak edo latinoamerikarrak.

Lurralde historikoetako biztanle atzerritarrak
Euskadiko biztanle atzerritarrak, jaioterriaren arabera, 2003an

Euskal Herriko inmigratzaile kopurua estatukoa baino txikiagoa den arren, azken urteotan hazi egin da. 1996an % 0,63koa zen, eta 2003an % 2,33koa.


21

Erantzun zure koadernoan

  • Nongo inmigratzaileak dira nagusi Euskal Herrian eta zer lurralde historikotan bizi dira horietako gehienak?
  • Non dago Magrebeko etorkin kopururik handiena?
23

Erantzun zure koadernoan

  • Zertan dira desberdinak emigratzaile eta inmigratzaile terminoak?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.