Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak
JaponiaJaponia 377.835 km2-ko artxipelagoa da. Ikusten denez, azalera txikia du, baina munduko bigarren potentzia ekonomikoa da, hala ere. Immigrazio-tasa txikiak ditu, eta Ozeano Barearen ondoko eremua zeharo urbanizatuta dago. Japoniarrek bizitza maila eta kontsumo-gaitasun handia dute. Mendebaldeko ohiturak erruz hedatu diren arren, tradizioa (zorrotz errespetatzen dutena) eta modernotasuna uztartzeko gai izan dira. Familia biziki zaintzen dute, eta nagusien irakaspenak aintzat hartzen dituzte. ![]() Japoniako ekonomia eredugarri bihurtu da Asiako beste herrialde batzuentzat. Nekazaritza-jarduerak ez du aparteko garrantzirik: arroza, tea eta moreda ekoizten dituzte nagusiki, eta iparraldean zerealak. Hirien inguruko ortu eta fruta-arbola ugariak ere aipagarriak dira. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, Japoniako industria ikaragarri hazi da, beste inongoa ez bezala, teknologia-aurrerapen izugarriei esker, hein batean. Gaur egun, Japoniako teknologia mundu osoan da ezaguna, Sony, Panasonic, Toyota eta beste hainbat enpresa direla eta. Garraio-sare modernoak dituzte, eta kanpo-merkataritzak berebiziko garrantzia du. Tokioko Burtsa Asiako garrantzitsuena da, eta munduko bigarren garrantzitsuena. 8
Erantzun zure koadernoan:
|