Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Ingurumen-arazo nagusiak
Ur-baliabideen kutsadura
Tamesis
Gaur egun, ur-baliabideen gehiegizko ustiapena eta kutsadura izugarriak dira, kezkagarriak benetan, azken 50 urteotan ur-kontsumoa hirukoiztu egin baita. Gizakiok ibai eta aintziren ibilbideak geuri komeni zaigun moduan murriztu eta eraldatu ditugu, eta horrek, noski, eragin kaltegarria izan du ingurunean eta animalia-espezieengan. Hirietatik hurbil kokatutako eremuetan, arazoa are larriagoa da, ibaien habitatak kutsatuta eta narriatuta daudelako. Uraren % 80 nekazaritzarako erabiltzen da, eta prozesuan zehar kutsatu egiten da, pestiziden eta ongarri kimikoen erabilerarengatik. Ondorioz, ur gezaren kalitatea eskastu egiten da, eta edangarri izateari uzten dio. Jakinekoa denez, gizakiak edateko ura besterik ez dezake har, nahiz eta kantitate txikiak izan. Bestalde, akuiferoei nekazaritzan ematen zaien erabilerak barnealdeko eremuen desertizazioa dakar berekin. Ur-erreserba osoak erabili eta denbora laburrean lehortzen direnez, akuiferoek ez dute izaten berroneratzeko astirik, eta lehortutako gune horiek itsasoko uraz hornitzen dira.
Zaborrez betetako hondartza
Itsasoko ura ere kutsatzen ari da, azkar gainera, batik bat herrialde industrializatuetako kostaldeetan. Gune horietan, hiri-hondakin, plastiko, detergente, metal astun eta erregaien isurpen kontrolatugabeei ez zaienez mugarik ezartzen, itsas habitata narriatu eta kutsatu egiten da. Uren narriadura azkar hori geldiarazteko eta lehengo kalitatea erabat berreskuratzeko, araztegiak izeneko instalazioak erabiltzen dira: hondakin-urak itsasora itzuli aurretik, elementu kutsatzaileak suntsitzen dituzte. Hala ere, araztegiak ez daude hirigune guztietan, eta, gainera, herrialde industrializatu jakin batzuek besterik ez dituzte erabiltzen. 3
Erantzun zure koadernoan:
4
Erantzun zure koadernoan:
|