Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Ura

Arrantza

Euskal baleontziak.

Arrantza ur geza zein ur gaziko habitatetan bizi diren ur espeziek harrapatzean oinarritzen den giza jarduera bat da. Lehenengokoan egiten bada ibai-arrantza deitzen da, eta bigarrenean egiten bada itsas-arrantza.

Itsas arrantza tradizionala baxurako arrantza izenez ere ezagutzen da: giza kontsumorako arrainak harrapatzera dedikatzen da eta kostaldetik hurbileko guneetan burutzen da, itsasontzi txikiekin eta arrantzale talde txikiekin.

Aurrerapen teknikoek itsasontzi handiago eta indartsuagoak egitea ahalbidetu zuten neurrian, arrantzaleak gehiago sartu ziren itsasoan eta urrutiko guneetara bidaiatu zuten.

Amua, sarea eta nasa

Euskal baleontziak XI. mendetik Kantauriar Itsasoan ibili zirela jakin da. Haien teknikak hobetzen joan ziren baleak eta bakailao bila Iparraldeko Itsasoraino helduz, eta progresiboki Islandia eta Terranovaraino (Kanada). Manuel Larramendik (1690-1766) “Korografia” bere obran arrantzalea eta ugaztun erraldoi honen arteko borroka deskribatzen du. Kantauriko azken balea 1901eko maiatzaren 14an arpoiz jo zuten.

Arrantza teknika tradizionalak honako hauek dira:

  • Amukoa, kanabera edo kordelarekin.
  • Sarekoa, tamaina txikikoa.
  • Nasakoa, krustazeoak harrapatzeko tranpak.
3

Erantzun zure koadernoan.

  • Baxurako arrantzatik etorritako eta Kantauriar kostaldean ematen diren bost espezie aipatu.
4

Erantzun zure koadernoan.

  • Aurki ezazu interneten urari tradizionalki eman zaizkion bestelako erabilerak, gure bizitza maila hobetzen lagundu dutenak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.