Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Lurra

Zoruaren ustiaketa; elikadurarako landareak landatzea

Oso antzinatik, gizakia nekazaritzaz baliatu da bere elikadura beharrak asetzeko, polilaborantzak bezalako ohiko teknikak erabiliz. Lurraren emankortasuna agortu gabe produkzioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko kultiboen errotazioa burutzen zen. Modu honetan landaretza bakoitzak zoruaren mantenugai diferenteak aprobetxatzen zituen. Gainera, lurra pobretzea saihesteko, noizean behin landatutako saila lugorri uzten zen, hau da, urte batez gutxienez landatu gabe.

Klimaren araberako nekazaritza motak

Klima tropikala edo ekuatoriala daukaten eskualdeetan zera ematen da:

Nekazaritza ibiltaria edo labaki nekazaritza:

    Nekazaritza ibiltaria edo labaki nekazaritza.
  • Iberoamerika eta Afrikan burutzen da oso antzinatik eta lurra ustiatzeko modurik zaharrena dela esan daiteke. Tenperatura altuak, eurite etengabeak eta zoru pobreak dauzkaten guneetan oso ohikoa den praktika dugu, Afrikako oihanean edo Amazonaseko basoetan adibidez.
  • Urteko urtarorik lehorrenean basoaren parte bat moztu eta erre egiten da. Gelditzen den basoaren argiunea erretakoaren errautsekin ongarritzen da ondoren bertan lanabes xumeen bidez ereiteko. Zelai hau lau urtez aprobetxatzen da eta ondoren utzi egiten da berriztatzeko. Hori dela eta nekazaritza ibiltaria izena hartzen du. Ñame, batata, zerealak, artoa, mandioka eta artatxikia ematen ditu.
  • Ongarririk erabiltzen ez duen eta produktibitate eskasa duen gutxi garatutako teknika da, batzuetan baserritarren beharrak asetzeko nahikoa ez dena. Normalean modu komunitarioan burutzen da, lurrak zein betebeharreko lanak taldearenak izanik.

Montzoiko klima ematen den guneetan arroz-soroa nabarmentzen da:

  • Asian oso hedatutakoa (Batez ere Txinan, Asiako hego-ekialdean eta Indiako ekialdeko kostaldean), euri mardul eta tenperatura altuak dauzkan montzoiko klima ematen baita. Arroz monolaborantza dugu, urez betetako lursail txikietan ereiten dena. Ibaietako delta eta lautada alubialetan kokatzen da. Montzoia heltzean zelaia urez betetzen da landareak haztea ahalbidetuz, ondoren ura lehortzerakoan batzeko ordua heltzen da.

Klima epeletan

Valentziako ortua

Lehorreko nekazaritza estentsiboa

Udako lehortera moldatutakoa. Lursail eremu zabaletan monolaborantza espezifikoak egiten dira ur kopuru handirik behar ez duten landareekin; hala nola mahastiak, zerealak eta olibondoak. Zerealen kasuan errotazioa ematen da, neguko zereala (garia, garagarra, oloa eta zekalea), udaberriko zereala (artoa) eta lugorria txandakatuz.

Mediterraneoko nekazaritza ureztatua

Mediterraneoan Mediterraneoko nekazaritza ureztatua ere eman daiteke, klima lehorretara moldatutako espezierik behar ez duena kanalizazio teknikei esker (antzina greziar eta erromatarrek garatutakoak) zitrikoak, barazkiak eta fruta-arbolak ematen dituelako. Polilaborantza eta monolaborantza praktikatzen ditu.


6

Erantzun zure koadernoan

Deskriba ezazu zu bizi zaren tokiko klima, lurraldearen ezaugarri fisikoak eta adierazi dagokion nekazaritza tradizional mota.

  • Iraganean landatzen ziren produktuetakoren bat landatzen al da oraindik?
  • Tradiziozko ureztatze teknikaren bat mantentzen al da?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.