Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Haizea

Lanerako indar gisa

VII. mendean, energia eolikoaren potentzia aprobetxatu egiten zuten pertsiarrek mekanismoak eta aparatuak haize-erroten bidez mugiarazteko: haien gurpil erraldoien hegalak haizeak bultzatuta mugitzen ziren eta zerealak irindu edo ura ponpatzeko harri handiak mugitzen zituzten engranajeak biratzen zituzten.

Teknika hau ur-errotenenarekin bizikide izan zen, azken honetan ibaietako ur korronte indartsuak aprobetxatuz mugitzen zituzten mekanismoak. Halere, Iberiar Penintsulako hainbat tokitan zenbait urtarotako lehorteak jota ibiltzen ziren, beraz ekialdetik ekarritako teknika berri hau Berant Erdi Aroan energia iturri oso erabilgarria bihurtu zen.

Mantxako errotak

Errota alemaniarrak.
Mantxako errota.

Frogaturik ez badago ere, era honetako errota orduko Gaztelako erresuman ezarri zutenak gurutzatuak izan zirela esaten da, Lur Santuan ez leialaren aurka borrokatzetik zetozenean. Haien soldaduei azkarrago elikatzeko asmoz, haize-errotak altxatu zituzten Jerusalen aldetik ikusi zituztenak imitatuz.


Mantxako paisaiaren parte handi bat zipriztintzen duen eraikuntza mota honek hiru solairu zituen barruan: siloa, garia eta tresneria gordetzeko; erdian aleak garbitzeko tokia, eta goian, irudian azaltzen den ehotzeko tokia. Hegalak haizearen arabera orientatzen ziren eta aleak ehotzen zituen harri zirkular pisutsua bultzatzen zuten engranajeak martxan hasten ziren.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.