Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Bukatu aurretikEkonomia gizarterako ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten ditugun jardueratan oinarritzen da. Ondasun edo zerbitzu horiek beste ondasun edo diruaren truke aldatzen dira. Jarduera horietan ekonomiaren egoeran eragina duten eragileek parte hartzen dute. Alde batetik kontsumitzaileak, hau da, ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzen dituztenak; bestetik enpresak, produktuak eta ondasunak ekoizten dituztenak; eta azkenik, Estatua. Estatuak, kontsumitu eta ekoizteaz gain, onura soziala ere bilatzen du. Produktu baten soberakina dagoenean, produktu horrekin merkatuan salerosteko aukera ematen da. Sistema kapitalista, munduan zabalduena, merkatu-ekonomian oinarritzen da, dena erosten eta saltzen da. Ekonomia hori eskaintza-eskarien legearen menpe dago. Hala ere, kontrolik gabe, konpetentzia librea erasotzailea izan daiteke eta monopolioak sor ditzake. Konpainia handien gehiegikeriek eta dirua irabazteko grinak bidegabekeria sozialak eta ingurunerako hondamendiak ekar ditzakete. Herrialde aberatsek arau ekonomikoak ezartzen dizkiete herrialde txiroei. Aurrerapen teknologikoek eta garraioek ideiak azkarrago transmititzea ahalbidetu dute. Globalizazioa mundu osoan eragina duen prozesua da. Badira sistema ekonomiko babesleagoak, sozialismoa adibidez, eta horiek kapitalismoaren aurka egiten dute. Jarduera ekonomikoak, gaur egun, sektoretan banatzen dira, aurrerapen teknologiko esanguratsuak gertatu dira eta ekoizpena handitu da. Lehenengo sektorean baliabide naturalak naturatik ateratzen dira zuzenean, kontsumitzeko edo lantzeko (lehengaiak): nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena. Bigarren sektorean, lehengaiak erabiltzen dira kontsumitzeko ondasunak sortzeko: meatzaritza, industria eta energia. Hirugarren sektoreak zerbitzuak eskaintzen dizkio gizarteari: garraioa, telekomunikazioak, merkataritza, turismoa eta aisia. Jarduera ekonomiko bat ekoiztu ahal izateko, ondasunak sortuko duen norbait behar da, langileak ezinbestekoak dira. Enpresek lanpostuak eskaintzen dituzte lan-merkatuan; langileek, duten prestakuntzaren araberako soldata bat jasotzen dute trukean. Enpresariaren eta langilearen artean kontratu bat sinatzen da. Legeak enpresarekin negoziatzeko ordezkari bat aukeratzeko eskubidea ematen dio langileari; baita lan-baldintzak hobetzeko asmoz greba egiteko eskubidea ere. Sindikatuak hobekuntzak eskatzeko eta lan-komenioak hitzartzeko biltzen diren langileen elkarteak dira. Enpresariak enpresa-elkartetan antolatzen dira. Emakumeak bidea zabaldu du herrialde aberatsetan eta duen balioa erakutsi du; baina oraindik ez du berdintasuna lortu. Ez da gauza bera gertatzen herrialde azpigaratuetan. Lana ezegonkorra da eta langileek ez dute inolako babesik gehiegikerien aurrean. Umeek ere lan egiten dute. Ideia nagusiak:
Mapa kontzeptualaIkasitakoa egiaztatzen dutGehiago jakitekoArtikulu interesgarriak
Bitxikeriak
Film gomendatuak |