Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta
Hasi aurretik
Sahara
Saharan barrena, Tanezrouft izeneko ingurua zeharkatzen ari ziren (...). Giordinok errezeloz begiratu zion. –Bide okerra hartu duzu edo, bestela, behin eta berriro toki berean biraka ari gara. (...) –Ez: norabide zuzena hartu dugu. (...) –Eguna berehala argituko du eta izarrek erakusten diguten bidea galduko dugu. –Ez ditugu behar. Armadako biziraupenerako eskuliburuak iparrorratz bat egiteko ematen zituen jarraibideak gogoratu ditut. (...) Basamortuak amaiezina zirudien eta goizeko lehenengo orduan izarrak ezkutatzen hasi ziren, munduaren ertzetik behera eroriko balira bezala. Zerua itxi egiten zen haien inguruan, gela txiki bateko lau hormen antzera. Pitt-ek galduta zeudela sentitu zuen eta larritu egin zen. Hala ere, Kuban Habanatik igarotzen zen paralelo berean zeuden eta, beraz, Hartz Nagusiak goizeko argiaren atzean egon behar zuen. Iparrizarra zen bere erreferentzia nagusia eta izar horri esker bazekien ekialdea seinalatzen zuen izarra zein zen eta zein bide hartu behar zuen. (...) —Sahara. Clive CusslerErantzun zure koadernoan.
|