Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta II
Atala: Klima
Faktore klimatikoakKlima grezieratik dator, klima hitzetik, dator eta Eguzkiaren inklinazioari egiten dio erreferentzia. Garrantzitsua da eguraldia eta klima hitzak ez nahastea. Lehenengoa, une zehatz batean dagoen atmosferaren egoeraz aritzeko erabiltzen dugu, eta klima berriz, eskualde batean ematen diren baldintza atmosferikoen multzoa da, hau da, klima urteetan zehar eskualde batean izaten den eguraldi atmosferikoaren konstanteen segida da. Lurreko gune zehatz bateko klima ez da soilik latitudearen (hau da Eguzkiaren inklinazioak ematen duena) araberakoa izango, altitudea, zoru mota, ozeanoarekiko distantzia, mendiekiko erlazioa etab. ere, kontuan hartu beharko ditugu. Klima bat definitu ahal izateko honelako faktoreak kontuan hartu behar ditugu: batez besteko tenperatura, prezipitazioak, presio atmosferikoa, haizea, airearen hezetasuna, eguzkitan egiten diren orduak etab. Klimaren faktore nagusiak aztertuko ditugu:
Eremu klimatikoak
Urtetan klimaren faktoreak aztertu ondoren, hainbat eremu klimatiko daudela jakin da. Horiek Ekuatorearen bi aldeetara eskualde zabaletan banatzen dira. |