Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Iberiar Penintsularen konkista eta erromanizazioa

Penintsularen ustiapen ekonomikoa

Penintsularen ustiaketa ekonomikoa

Erromatarrek menpe hartu zutenean, garapen ekonomiko handia izan zen Hispanian. Ikasi duzunez, konkistak aurrera egin ahala, Erroma lurraldea kontrolatzeko eta ekonomikoki ustiatzeko azpiegiturak osatzen eta sendotzen hasi zen.

Nekazaritza-ustiaketarako, eremu zabaleko villa ugari sortu ziren, eta garia, olioa eta ardoa ekoizten zituzten.

Meategiak ere ugari izan ziren, eta zilarra, kobrea, merkurioa eta urrea eskuratzen zuten horien bidez.

Herrietan artisautza izugarri indartu zen: zeramika, ehunak, armak, haragi eta arrain gazituak etab.


Bestetik, galtzaden sareak produktu horiek penintsulako beste leku batzuetara edota ibai eta itsasoetako portuetara eramatea erraztu zuen. Behin toki haietan, Inperioko beste toki batzuetara garraiatzen zituzten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.