Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma

Hasi aurretik

Maximok fede handia zuen arratsalde hartan bildu zuen armadarengan: lau legio Erromatar ziren, ia berrogei mila gizon guztira… Infanteriako eta zalditeriako soldaduen ilarak arkulari, habailari, artilleriako unitate eta balezta eta katapulta erraldoiez arduratzen ziren ingeniari ugarik babesten zituzten… Legionarioak ziren izugarrienak, horiexek baitziren nagusi soldadu Erromatarren artean, beren burdina forjatuzko armadura jantzita, eta brontzezko ezkutua eta gladius zeritzon labana motz arriskutsua eskuetan hartuta.

Baso sarriaren bestaldetik, Germaniar tribuko lagun bat agertu zen; larruzko kapaz jantzitako gizon handi hark antzinako gerrarako jantziak zeramatzan...

Tribu barbaro guztiek bat egin zuten eta, inoiz izan zen elkarte germaniar indartsuena osatu zuten; asmo nagusia Erromatarrak Rhin eta Danubio ibaiek bustitzen zuten eskualde emankor hartatik botatzea zen.

Erromatar Inperioak K.o. II. mendean Mediterraneoa inguratzen zuen, eta Sahara eta Egiptotik, Ipar Itsasoraino; eta Gibraltartik, Asia Txikiko azken muturreraino iristen zen. Bake erromatarra ezarri zen garatutako mundu osoan, eta hamabost mila kilometroko errepide gorabeheratsu baina fidagarriek komunikatzen zituzten eskualdeak. Hala ere, galtzadek adierazten zuten boterea arriskuan zegoen, Erromak berrogeita hamar milioi gizon-emakumeren gain baitzuen eragina. Atzerriko Germaniar jendetza haren erasoak ez zuen aurrekaririk, eta iparraldeko kanpaina kolokan zegoen.

Dewey Gram. "Gladiadorea"

Erantzun zure koadernoan.

  • Ba al dakizu Dewey Gramen Gladiadorea lana zein garaitan gertatu zen?
  • Zein mendetan iritsi zen Erromatar Inperiora bere gorenera?
  • Ba al dakizu noiz iritsi ziren Erromatarrak Iberiar penintsulara? Zein herri bizi ziren bertan?
  • Zein izenez ezagutzen zen Iberiar penintsula osoa Erromatarren garaian?
  • Nola esaten zitzaien Erromatarren errepideei? Zein izan zen, zure ustez, errepide horiek egiteko xedea?
  • Zein mendetatik aurrera hasi zen Inperioa ahultzen? Ezagutzen al duzu gainbehera horren arrazoirik?
  • Zein etsaiari egin behar zioten aurre Erromatarren legioek? Non izan zen borrokaldi hura? Zergatik, zein izan zen arrazoia?
  • Germaniar herriei zergatik esaten zieten barbaroak?
  • Erromatar enperadore baten izena aipatu. Ba al dakizu Hispanian jaiotako enperadoreren bat izan ote zen?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.