Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta II
Hasi aurretik
Lurra espaziotik ikusita
Bizi garen planetari buruz dugun ezagutza, geografiaren ohiko ikuspegian oinarritu da hainbat urtetan. Geografia ikastea, askotan, datu eta izen ugari ikastearekin lotu izan da: herrialdeak, lekuak, hiriak, akzidente geografikoak, ekoizpena, biztanleria, ibairik luzeena, mendirik altuena… Orain dela pare bat hamarkadatik hona, geografiak bilakaera bat izan du, eta diziplina ugari biltzen dituen zientzia bihurtu da: Lurreko izaki bizidunen inguruko paisaien, klimen, ingurumenaren eta esparru geografikoaren arteko erlazio konplexuen eta, askotan, ahulen azterketan oinarritu da, eta horietan guztietan, gizakiak nola eragin duen aztertu du. Geografia berri horrek, geografia planteatzeko ikuspegi berri horrek, analisirako eta informazioa biltzeko metodo eta bitarteko berriak eskatzen ditu. (...) Kamerei esker, milioika pertsonak ikusi dugu Lurra espaziotik eta, horri esker, hutsarte handi horretan, gure planetaren bakardadeaz eta urruntasunaz ohartu gara, duen edertasun ikaragarriaz eta Lurraren ahultasunaz jabetzeaz batera. Gizadiak eta Lurreko gainerako espezieek bizirik irautea, gure adimenaren, gure abileziaren eta gure bizi-iturri den ingurunean orekari eusteko dugun gaitasunaren menpe dago. Atlas EL PAÍS Aguilar (Hitzaurrea) Erantzun zure koadernoan.
|