Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Hasi aurretik
Haitzuloetako hartzaren klana liburuaren azala
Bidaiarien taldeak ur-jauzitik gertu gurutzatu zuen ibaia. Leizea suntsitu zuen lurrikara hura gertatu aurretik, klanak hogeita sei kide zituen. Bi gizon zihoazen aurretik, bidea irekitzen, emakumeen eta umeen oso aurretik (…), biraka hegan zebiltzan hegazti batzuk ikusi zituzten. Oraindik hegan zebiltzan eta, beraz, hegaztien begirada erakarri zuen hark bizirik jarraitzen zuen (…). Zauritutako animaliak harrapakin errazak ziren ehiztarientzat, beste harrapari bati antzekorik bururatzen ez bazitzaion…. Beste emakumeen aurretik haurdun zegoen emakume bat zihoan. Bere lehen haurdunaldiaren erdialdean zegoela zirudien (…). Metro eta hogeita hamabosten bat zentimetroko altuera izango zuen; hezur egitura sendokoa, indartsua eta hanka-okerra zen, baina zango indartsuen gain eta oinutsik, sendo zihoan. Zangoak bezalatsu, besoak ere okertuta zituen eta, gorputzaren ondoan luze ikusten ziren. Moko formako sudur zabala eta masailezur irtena zituen, eta aurpegiari halako itxura berezi bat ematen zioten; ez zuen kokotsik. Kopeta txiki eta estua zuen, eta burua luze eta handi ageri zen lepo motz eta lodiaren gainean. Garondoan hezur irtengune bat zuen, eta atzealdeko profila nabarmenago ageri zitzaion horrela. Ile leun, motz eta beltzak estaltzen zizkion zangoak eta sorbaldak, baita bizkarraren goiko aldea ere, eta bazirudien kizkurtu nahi zuela. Buruan adats ugaria eta luzea zuen (…). Begi handiak, biribilak eta ilunak, bekain irtenen azpian ezkutuan… Lehenengo haurdunaldia izateko nahiko emakume heldua zen; ia hogei urte zituen (…). Haurdun egon arren, ez zioten eraman behar zuen zama arindu... —Jean M. Auel. “El clan del oso cavernario” (Haitzuloetako hartzaren klana).
|