Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta II
Atala: Lurrazala
Lurreko plakak, kontinenteak eta ozeanoak
Plaka tektonikoak
Lurraren gainazala, kontinenteek eta urperatutako lurrek edo ozeanoen hondoek osatzen dute. Kontinenteak urgaineratutako lurralde zabalak dira, ozeanoz eta itsasoz inguratuta daudenak. Urgaineratutako lurrek 50 km. inguruko zabalera dute. Urperatuek berriz, 10 eta 13 km. bitartekoa. Bai kontinenteak, bai itsaso eta ozeanoen hondoak ere, plaka tektoniko deritzen plaka solido batzuen zati dira. Plaka horiek mantuaren kanpoaldean daude igerian. Hogei plaka inguru bereiz daitezke; sei, neurri handikoak, eta gainerakoak, txikiagoak. Horietako bakoitza kontinente batek, edo kontinente zati batek, eta itsaso edo ozeano baten hondoak, edo hauen zati batek, osatzen dute; adibidez, Ipar Amerikako plakak kontinente hori eta Ozeano Atlantikoaren zati bat hartzen ditu. Plaka bakoitza, ertzek mugatzen dute. Ertz batzuek talka egiten dute beste batzuen kontra, elkarri bultzatzen diote edo irrist egiten dute. Hori dela eta, batzuetan, lurrikarak, sumendietako erupzioak etab. gertatu ohi dira. 2
Erantzun zure koadernoan.
3
Erantzun zure koadernoan.
Orain dela milioika urte, urgaineratutako lur guztiek Pangea izeneko kontinente bakarra osatzen zuten. Pangea grekaraz "lur guztiak" esan nahi du. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Pangea apurtzen hasi zen eta lur zatiak, noraezean, ur gaziko masa handiek bereizi zituzten gaur egungo banaketa sortu arte. Hala ere, mugitzen jarraitzen dute eta, adibidez, Amerika urtero bi zentimetro urruntzen da Europatik. 5
Erantzun zure koadernoan.
6
Erantzun zure koadernoan.
7
Erantzun zure koadernoan.
8
Erantzun zure koadernoan.
|