Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II

Bukatu aurretik

Geruza ugarik osatzen dute Lurra: nukleoa, mantua, litosfera, hidrosfera eta atmosfera. Mantuaren gainean igerian dabiltzan plaka tektonikoek Litosfera osatzen dute. Plaka tektonikoek urgaineratutako lurrak, hau da, kontinenteak, eta urperatuak, hau da, ozeanoen hondoak, dituzte.

Sei kontinente daude: Afrika, Amerika, Antartika, Asia, Europa eta Ozeania. Erliebeari dagokionez, kontinenteek forma desberdinak agertzen dituzte, lautadak, goi-lautadak eta mendiak, adibidez. Ozeanoen hondoek ere forma desberdinak dituzte. Garrantzitsuenak plataforma kontinentalak, kontinente-ezpondak, lautada abisalak, dortsal ozeanikoak eta itsas fosak dira.

Troposferak, estratosferak, mesosferak eta termosferak osatzen dute atmosfera. Lehenengo geruzan sortzen dira fenomeno atmosferikoak eta hauek, aldi berean, eremu klimatikoak agerrarazten dituzte. Klima beroaren barnean ekuatoriala, tropikala eta basamortukoa sartzen dira. Klima epelen barruan mediterranearra, ozeanikoa eta kontinentala daude. Klima hotzaren barnean, berriz, mendikoa eta polarra daude.

Ideia nagusiak

  1. Geruza ugarik osatzen dute Lurra: nukleoa, mantua, litosfera, hidrosfera eta atmosfera. Mantuaren gainean igerian dabiltzan plaka tektonikoek Litosfera osatzen dute. Plaka tektonikoek urgaineratutako lurrak, hau da, kontinenteak, eta urperatuak, hau da, ozeanoen hondoak, dituzte.
  2. Sei kontinente daude: Afrika, Amerika, Antartika, Asia, Europa eta Ozeania. Erliebeari dagokionez, kontinenteek forma desberdinak agertzen dituzte, lautadak, goi-lautadak eta mendiak, adibidez. Ozeanoen hondoek ere forma desberdinak dituzte. Garrantzitsuenak plataforma kontinentalak, kontinente-ezpondak, lautada abisalak, dortsal ozeanikoak eta itsas fosak dira.
  3. Troposferak, estratosferak, mesosferak eta termosferak osatzen dute atmosfera. Lehenengo geruzan sortzen dira fenomeno atmosferikoak eta hauek, aldi berean, eremu klimatikoak agerrarazten dituzte. Klima beroaren barnean ekuatoriala, tropikala eta basamortukoa sartzen dira. Klima epelen barruan mediterranearra, ozeanikoa eta kontinentala daude. Klima hotzaren barnean, berriz, mendikoa eta polarra daude.

Mapa kontzeptuala

Ikasitakoa egiaztatzen dut




© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.