Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren mugimenduak eta hauen ondorioak
Errotazio mugimendua
Lurraren inklinazio angelua
Zona klimatikoak
Lurrak bere ardatzaren inguruan mendebaldetik ekialderantz egiten du bira errotazio-mugimenduaren ondorioz. Lurraren errotazio-ardatza okertuta dago eta 23º 27´-ko angelua osatzen du orbitaren planoarekiko perpendikularra den ardatzarekin. Lurra esfera bat dela kontuan hartzen badugu, eguzki-izpiek gainazalaren guneen arabera zuzenean edo zeharka jotzen dute. Izpi perpendikularrak jasotzen dituzten guneetan gainerakoetan baino bero handiagoa egiten du. Izpiek zeharka jotzen duten tokietan aldiz, ez du halako berorik egiten. Aipatutakoaren ondorioz, Lurreko gainazaleko puntu guztiek ez dute berotasun bera jasotzen. Horregatik, Lurrean zenbait gune daude:
Eguna eta gaua Lurran
Lurra ia esfera bat denez, planetaren zati batek Eguzkiaren argia hartzen duenean, bestea ilunpetan geratzen da; gune horretan gaua da. Eguzkiaren argia jasotzen duen aldean, berriz, eguna da. 10
Erantzun zure koadernoan.
11
Erantzun zure koadernoan.
Lurrak bere ardatzaren inguruan bira oso bat (360º) emateko behar duen denbora-tarteari eguna esaten zaio. Egun bat 24 zatitan banatzen da eta zati horietako bakoitzari ordu esaten zaio. Zehatzago esanda, egun batek 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo ditu.
Ordu-eremuak
Ordua, Lurreko tokian tokiko kokapenaren arabera, aldatu egiten da. Inguru bakoitzean zer ordu den jakiteko Lurra 24 ordu-eremutan banatzen da. 12
Erantzun zure koadernoan.
13
Ordu-eremuen mapari begiratu, eta honako galdera hauei erantzun:
|