Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Natur inguruneak
Atala: Natur ingurune epelak
Natur ingurune epela Euskal HerrianKantauri isurialdean eta banalerroa ezartzen duten mendietara iritsi arte (Salvada mendilerroa, Gorbea, Aizkorri, Aralar), natur ingurune ozeanikoa da nagusi. Landarediari dagokionez, baso kaduzifolioa da nagusi eta pagoak, haritzak eta txilarra, garoa edo ote zuria ikus daitezke.
Ozeaniar paisaia. Euskal Herria
Arrantzan, abeltzaintzan, egurgintzan eta, neurri txikiagoan, nekazaritzan oinarritzen da natur ingurunearekin lotutako jarduera ekonomikoa. Nekazaritzari dagokionez ahaleginak egiten ari dira mahatsondoen eta sagarrondoen sailak barne hartzen dituzten proiektuak garatzeko, txakolina eta sagardoa egiteko, hain zuzen ere.
Pinu-saila
Natur ingurune kontinentala, edo barnealdeko ozeanikoa, barnealdean dago. Landarediari dagokionez, trantsiziokoa da eta haritzak, pagoak eta arteak daude; baina baita erkametzak, aleppo pinuak eta pinu gorriak ere. Pinu gorria (autoktonoa) bakantzen ari da, baina Arabako mendebaldean, oraindik ere, asko ikus daiteke. Natur ingurune horretako jarduera ekonomikoa nekazaritzan oinarritzen da eta, neurri txikiagoan, abeltzaintzan. Gaur egun, natur inguruneak turismoko jardueretarako gero eta gehiago erabiltzen dira.
Valderejo Natur Parkea
Natur ingurune mediterranearra Euskal Herriko hegoaldean da nagusi. Landarediari dagokionez, artea da ugariena, eta sastrakak ere: ezkaia, otea eta salbia. Jarduera ekonomiko nagusia mahatsondoaren laborantza da.
Urkiola
|