|
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Bukatu aurretik
Gizadia Historia hasi aurretik unitatea amaitu baino lehen, komenigarria da zure ideiak ordena ditzazun landutako edukien ideia nagusiak eta kontzeptuen mapa berrikusiz. Halaber, hainbat jarduera proposatzen dizugu zuk zeuk ikasitakoa egiazta dezazun.
Ideia nagusiak
- Historiaurrea idazkera asmatu aurretiko aldia da.
- Historiaurrearen azterketaz paleontologia, antropologia eta arkeologia.
- Historiaurrearen barnean honako aroak banatzen dira: Paleolitikoa (Behe Paleolitikoa, Erdiko Paleolitikoa eta Goi Paleolitikoa), Neolitikoa eta Burdin Aroa.
- Behe Paleolitikoan australopithecus, Homo habilis, Homo ergaster, Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo erectus gizakiak bizi izan ziren eta landutako harrien kultura eta Acheul kultura garatu zituzten hauek.
- Erdiko Paleolitikoan Homo sapiens neanderthalensis-a (Neanderthal-eko gizakia) bizi izan zen eta Moustier kultura agerrarazi zuen.
- Goi Paleolitikoaz geroztik Homo sapiens sapiens gizakia hedatu zen mundu osoan zehar eta kultura ugari garatu ziren: Aurignac kultura, Solutre kultura, Madalen kultura, Azil kultura etab.
Kontzeptuen mapa
Ikasitakoa egiaztatzen dut
Gehiago jakiteko
Artikulu interesgarriak
Bitxikeriak
Liburu gomendatuak
- Haitzuloetako hartzaren klana
[Jean M. Auel]. Maeva arg.
“Haitzuloetako hartzaren klana”, “Mamut ehiztariak”, “Igarotzearen lautadak" eta “Harrizko babeslekuak” liburuek....
- Atapuercako mundua
[Juan Luis Arsuaga]. Plaza & Janes arg.
Atapuercako ikertzaileen gorabeherak kontatzen ditu liburu honek, eta anekdota....
Film gomendatuak
Bisita gomendatuak
- Arabako Arkeologi Museoa
Arabako Arkeologi Museoa Erdi Aroko gunean dago, Hedegile (Correria) kaleko Gobeo-Gebara etxean, hain zuzen. XVI. mende erdialdeko........
- La Hoya herrixka
K.a. I. milurtekoa dugu herrixka hau. Funtsezko informazioa ematen du erromatarren etorrera baino lehen Euskal Herriko biztanleak.....
Interneteko esteka gomendatuak
|