Gaia: Grezia
Atala: Antolamendu sozial eta politikoa
Antolamendu politikoa
Herriak sortu eta hasierako urteetan, herritar aberatsen talde txiki batek, oligarkiak, gobernatzen zuen; hitz horrek horixe adierazten du hain zuzen: “gutxi batzuen gobernua”. Beren buruaz “aristoak”, “onenak” zirela esaten zuten, eta hortik dator, hain zuzen, aristokrazia izena.
Taulak.
Denborak aurrera egin ahala, beste herritar batzuek ere, herriaren gobernuan parte hartu nahi izan zuten eta, ondorioz, polisetako biztanleen artean, gatazka ugari sortu zen: horrek anarkia garaiak edo gobernu-eredurik gabeko garaiak sorrarazi zituen eta, beste kasu batzuetan, tiraniak edo diktadurak oligarkia ordezkatu zuen.
Atenasen, K.a. VI. mendean zehar, hainbat berrikuntza izan zen eta, ondorioz, orduko gobernu-sistema, oligarkia, “guztien gobernu” edo demokrazia bihurtu zen: Atenasko herritar guztiek izan zezaketen botere politikoa eta Atenasko gobernua, herritar guztien asanblada baten bidez, aukeratzen zen. Herritarak hainbat kargu betetzeko aukeratuak izan zitezkeen.
17
Erantzun zure koadernoan.
- Atenaseko sistema demokratikoa gaur egungoarekin konpara ezazu. Zein da desberdintasun nagusia?