Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia

Greziako bizimodua

Greziako biztanle gehienen bizibidea nekazaritza zen. Zerealak, mahatsondoak, olibondoak, barazkiak, lekaleak eta fruta-arbolak landatzen zituzten, batez ere. Horretaz gain, txerriak, ahuntzak, ardiak, behiak eta zaldiak hazten zituzten. Nekazaritzako teknikak oso oinarrizkoak ziren, eta gainera, lurraren kalitatea eskasa zen, beraz, lana ez zen oso errentagarria. Estatuak olibondoak lantzea sustatzen zuen, lortzen zen olio-soberakina, biztanle guztiak elikatzeko beharrezkoa zen ale kopuruaz truka baitzitekeen.

Greziako bizimodua

Polisetan artisau askok lan egiten zuten. Eltzegile ugari zegoen, eta ontzi, lanpara eta esportatzeko luxuzko ontziak ere egiten zituzten. Larrugintzak eta artilezko ehungintzak ere, garrantzi handia izan zuten.

Atenaseko antzinako agoraren aztarnak.

Nekazariek eta artisauek atez ate, lantegietan edota agoran, hau da, herriko plazan, saltzen zituzten beren produktuak, eta bertara jotzen zuten zerbitzuak eskaini nahi zituzten langileek ere. Hala ere, merkatari nagusiak herrietako portuetan egoten ziren, bertako itsasontzietan inportazioko eta esportazioko produktuekin lan egiten baitzen. Gariaz gain, haragi eta arrain gazituak, zura, papiroak eta beste hainbat produktu inportatzen ziren. Portuetan diru-trukatzaileak aritzen ziren ere, eta merkatariei interesen truke dirua maileguz ematen zietenak ere baziren.

Atenasko etxe gehienak nahiko pobreak eta xumeak ziren: egurrez eta pezoz egindakoak eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak, ere urriak ziren.

Greziarrek garbitasunari garrantzi handia ematen zioten. Txikitan ikasten zuten igerian eta esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi txikiagoetan. Ilea ondo zaintzen zuten eta emakumeek kosmetikoak erabiltzen zituzten makilatzeko; lurrinak erabili eta bitxiak ere janzten zituzten.

Jantziak artilez edo lihoz egiten ziren. Oihalezko piezak ziren, joskerarik gabeak eta izurrak osatzen erori egiten zirenak. Gizonezkoek tunika janzten zuten, eta honen gainetik mantua. Emakumeek oihal zatiak erabiltzen zituzten, eta gorputzari lotzeko orratzak eta gerrikoak erabiltzen zituzten; osagarri modura, mantuak, zapiak, kapelak eta beste hainbat apaingarri erabiltzen zituzten: belarritakoak, diademak, besokoak. Larruzko, zurezko edo sokazko zola zuten oinetakoak erabiltzen zituzten (sandaliak eta baita oinetako itxiagoak ere).

Jantziak
Kariatideak
Terrakotasko figurak

Antzinako Grezian, ez zeuden era askotako elikagaiak eta gehiegikeriaz ez jaten ahalegintzen ziren. Gari-irinezko ogia, garagarrez egindako opilak, babak, dilistak, olibak, pikuak, kipulak, baratxuriak… jaten ziren. Gehien jaten zuten fruta mahatsa zen, bai mahats freskoa, bai mahaspasak ere. Proteinak, gazta eta arrainak (sardinak, antxoak, atuna, txibiak…) janez lortzen zituzten, eta haragia, jaiegunetan jaten zuten. Haragi eta arrain gazituak eta ketuak ere jaten zituzten. Gozogintza oso gogoko zuten eta esnea, ezti-ura eta ardoa urarekin nahastuta edaten zituzten. Gizonezkoak sinposio izeneko bazkarietan biltzen ziren, eta musikaz eta dantzaz girotutako hizketaldiak egiten zituzten holakoetan.

Grezian, lan fisikoa ez zegoen ondo ikusita, gauza bera gertatzen zen diru truke egiten ziren lanekin. Maila oneko herritarrek nahiago zuten beren polisaren gobernuan parte hartu, soldadutza egin, edo aisialdian denbora pasa, eta beren jabetzak administratu. Aisialdian, kirola eta solasaldiak egiteaz gain, oso gustukoak zituzten ehiza eta arrantza, dadoekin jolastea, antzerkiak ikustea, animalien arteko borrokak, edota kirol lehiaketak. Nekazariak eta artisauak, aldiz, lanean aritzen ziren egun osoz, eta noizean behin, jaiegunetan, atseden hartzen zuten. Esklaboei dagokienez, nekazarien eta artisauen antzeko bizimodua zuten, beren nagusiaren borondatearen menpe bazeuden ere. Baina meategietan eta harrobietan lan egiten zutenen bizi-baldintzak, oso gogorrak ziren eta, ondorioz, oso gazterik hiltzen ziren.

Akiles eta Ajax dadotan jolasten
Oturuntzak
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.