Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Monarkiatik Inperiora: erregeetatik enperadoreetara

Errepublika-garaia eta garai inperialaren bitarteko hedapen erromatarra

K.a. 509. urtetik aurrera, gobernatzeko era berri bat ezarri zen: errepublika. Errepublikaren garaian, Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz, parte hartu behar zuten. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, legioek, erromatar herritarrentzako zirenak, eta armada osagarriek, osatu zuten armada hura. Errepublika garaian egon zen gobernu-sistema, Atenasko demokraziaren oso antzekoa zen: herritarrek gobernariak aukeratzen zituzten (kontsulak, magistratuak etab.) denboraldi motz baterako.

Errepublikar aroa

K.a. 272. urterako, Erromak Italiar penintsula osoa menpean hartzea lortu zuen. K.a. 264. urtean, Kartagoren kontrako Gerra Punikoak hasi ziren. Garai hartan, Kartago potentzia handia zen, bai itsasoko jardunbideetan bai merkataritzan ere. Erromaren eta punikoen (Kartagoren) arteko gerra horiek 100 urte baino gehiago iraun zuten, eta Erroma zein mendebaldeko historian gertakari garrantzitsuak izan ziren. Garaipena lortu zuenean, Erroma une hartako potentziarik indartsuena eta Mediterraneoko mendebaldeko lurraldeen jabe bihurtu zen. K.a. II. eta I. mendeetan, Erromak hedatzen jarraitu zuen, Grezia eta ekialdeko Mediterraneoko lurraldeen zati handi bat konkistatu zuen.


Kanpaina militar luzeak izan ziren nekazari asko ezer gabe gelditzeko arrazoia, eta horren ondorioz, armadan parte hartu behar izan zuten. Bizimodu politiko eta soziala familia gutxi batzuek kontrolatzen zuten eta, horregatik, herritar asko haserre zeuden. Ondorioz, K.a. I. mendean, Errepublikak krisialdi latza izan zuen eta hainbat gerra zibil odoltsu izan ziren. Horiek bukatzean, Oktaviano (Augusto izenez ezagututa), armada guztien buruzagi nagusi izendatu zuten eta K.a. 27. urtean enperadore bihurtu zen. Gertakari horrek ematen dio hasiera, hain zuzen, Erromatar Inperioari. Enperadoreak bere gain hartu zituen botere politiko eta militar osoa.

Inperioaren goreneko unea K.o. 14. urtetik K.o. 235. urtera izan zen, Goiz Inperio izenez ezagutzen dena. Garai horretan zehar, hainbat enperadore izan ziren, dinastietan sailkatuta. Erromak lurraldea hedatzen jarraitu zuen: Hispania, Britainia, Mediterraneoko ekialdeko lurraldeak etab.

Adrianoren harresia Britainian (K.o. 122)

Bakea bermatzeko, limes bat eraiki zen, eta bertan, armada finkoak ezarri ziren. 400.000 soldadu baino gehiagok babesten zituzten inperioko lurrak barbaroengandik, horrelaxe esaten baitzieten atzerriko herriei.

6

Askotan “Pax Romana” erabiltzen da K.o. I. eta II. mendeak izendatzeko.

  • Zure ustez, zer esan nahi du? Zein dinastia dagozkio?

Inperioa hobeto administratu eta gobernatu ahal izateko, Erromak Italiako penintsulatik kanpo konkistatutako lurrak probintzietan bereizi zituen. Garrantzi txikiko probintziak eta baketsuenak, senatuaren esku gelditu ziren. Garrantzitsuenak eta gatazkatsuenak enperadoreak berak gobernatzen zituen zuzenean.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.