Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren mugimenduak eta hauen ondorioak
Translazio mugimenduaTranslazio-mugimendua Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua da. Horretarako, 365 egun, 6 ordu eta 9 minutu behar ditu Lurrak eta denbora horri urte esaten zaio. Lurrak ibilbide horretan egiten duen orbita ez da zirkularra, elipse-forma du; beraz, urtean zehar Lurretik Eguzkira dagoen distantzia aldatu egiten da: laburrena urtarrilaren hasierakoa da eta perihelio izena du, 147 milioi km-rekin; luzeenak afelio du izena eta 152 milioi km-koa da. Translazio-mugimenduaren eta Lurreko ardatzaren kokapen makurraren ondorio nagusiak urtaroak dira: udaberria, uda, udazkena eta negua. Urtaro horiek ez datoz bat Ipar eta Hego hemisferioetan.
Urtaroak
Bestetik, makurdura horrek egunen eta gauen iraupen desberdinak ere sortzen ditu. Beraz, iraupen luzeenak eta laburrenak ekainaren 22 eta abenduaren 22 inguruko solstizioetan gertatzen dira. Era berean, beste bi unetan ere egunaren eta gauaren iraupena berbera da: irailaren 23 eta martxoaren 21 inguruko ekinozioak dira. Egun horien artean garatzen dira urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. Ipar hemisferioan, ekainaren 22ko solstizioa udaren hasierari dagokio. Hego hemisferioan, aldiz, urteko egunik laburrena da egun hori, eta orduan hasten da negua. Udaberriko eta udazkeneko ekinozioetan egunek bi hemisferioetan berdin irauten dute. 14
Erantzun zure koadernoan.
15
Erantzun zure koadernoan.
|