Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Lehenengo zibilizazioak
Bukatu aurretikLehenengo zibilizazio handiak, Mesopotamiakoa eta Egiptokoa, adibidez, ibaien alboetan garatu ziren eta ibai horien urak presa eta kanalen bidez kontrolatu zituzten eta ureztaketarako erabili ziren. Ondorioz, nekazaritzatik eta abeltzaintzatik soberakinak lortu zituzten eta, hala, beste behar batzuk asetzera zuzendu ziren zibilizazio horietako biztanleak. Soberakinak kontrolatu ahal izateko kontabilitatearen beharra sortu zen eta horixe izan zen, hain zuzen, idazketaren hasiera. Honen bidez Historiari ekin zioten herriek. Hierarkizazio-maila handiko gizarteak ziren. Esklaboak eta erdi aske ziren pertsonak, nekazariak eta bestelako langileak ere bazeuden: artisauak eta merkatariak, funtzionarioak eta armadako ofizialak, apaizak eta nobleak. Goreneko mailan erregea zegoen eta jainkoen ordezkari edo jainkoa bera zen. Gobernu-modu horri teokrazia deritzo. Pixkanaka-pixkanaka erkidego txikiak eta hiri-estatuak sortu ziren eta, denborarekin, inperio handiak osatu zituzten. Erlijio politeista zuten. Beren jainkoak gurtzeko tenpluak eraiki zituzten. Apaizak tenpluez arduratzen ziren eta hauen esku uzten ziren jainkoei produktuen bidez egindako eskaintzak. Jauregiak eta hilobiak ere egin zituzten. Artea zentzu praktikoz erabiltzen zen, gobernarien agintea indartzeko. Arkitekturan, eskulturan, pinturan eta arte xehetan nabarmendu ziren. Sortzen zitzaizkien beharrekin lotuta jakintzak garatu zituzten, batez ere matematika, natur zientziak, ingeniaritza eta medikuntza. Ideia nagusiak
Kontzeptuen mapaIkasitakoa egiaztatzen dutGehiago jakitekoArtikulu interesgarriakBitxikeriak |