|
Gaia: Gure planeta II
Atala: Klima
Klima hotzak
Klima hotzen artean, bi klima mota bereiziko ditugu: mendikoa eta polarra.
Klima hotzak
Mendiko Klima tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima da. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, (1.000 m-ko 6 ºC gutxi gorabehera) gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan, nahiz eta askotan 10 ºC-ra iritsi ez.
Prezipitazioak ugariak izaten dira; neguan batez ere, elurra egiten du. Elurra pilatzen denez, gune honetako ibaiek uhaldi handiak izaten dituzte
Hemengo faunan, otsoak, azeriak, oreinak etab. aurki ditzakegu.
|
Mendia
|
Otsoa
|
- Klima Polarra Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, ia beti 0 ºC-tik behera. Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.
30
Erantzun zure koadernoan
- Demagun negua dela eta Donostian 11 ºC-ko tenperatura dagoela, zein tenperatura egongo da gutxi gorabehera Aizkorriko gailurrean?
|