Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak

Amerika

ZENBAIT DATU INTERESGARRI:

  • Azalera: 42.056.050 km2
  • Herrialdeak: 36
  • Handiena: Kanadá (9.976.400 km2)
  • Txikiena: Granada (340 km2)
  • Punturik altuena: Akonkagua (6.959 m)
  • Punturik baxuena: Valle de la Muerte, AEB (itsas mailaren azpitik 86 metrora)
  • Tenperatura maximoa: 57 °C (Heriotzaren Harana)
  • Tenperatura minimoa: –66 °C (Northice, Groenlandia)

Hedadurari dagokionez, Amerika bigarren kontinentea dela esan genezake. Asiatik, Beringo itsasarteak bereizten du eta Ozeano Artikoaren, Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Barearen artean dago. Amerika, bi azpikontinentetan banatuta dago, Ipar Amerika eta Hego Amerika, eta istmo batek eta Antilletako uhartediak batzen ditu biak. Inguru honi deitzen diogu, hain zuzen, Erdialdeko Amerika.

Amerika kontinentea oso kontinente luzea da. 15.000 km inguruko luzera du. Iparraldetik hegoaldera doa, iparburutik hegoburuko kostaldera; ondorioz, Amerika kontraste handiko kontinentea da. Kontraste horien ondorioz, bai Ipar Amerikan eta bai Hego Amerikan, sumendien ondoan mendi handiak, basamortuak, emari handiko ibaiak, oihanak, ordokiak eta lautada zabalak daude.

Ipar Amerikako kostaldean itsasoaren sartu-irtenak nabarmentzen dira eta, ondorioz, ugari dira golkoak (San Lorentzo, Mexiko, Kalifornia, Alaska…), badiak (Hudson, adibidez), lurmuturrak (Race, Cañaveral, San Lukas...), penintsulak (Eskozia Berria, Florida, Kalifornia...) eta beste hainbat uharte (Groenlandia, Ternua, Elisabet Erreginaren uharteak, Aleutiar uharteak...). Erdialdeko Amerikako kostaldean akzidente geografiko nagusiak hauexek dira: Yucatango penintsula, Campeche, Honduras, Mosquitos edo Fonsecako golkoak, edo Gracias a Dios eta Corrientes lurmuturrak, Tehuantepec eta Panamako istmoak. Horiez gain, Kuba, Bahamak, Jamaika eta Hispaniola uharteak ditugu. Azkenik, Hego Amerikako kostaldeak zuzenagoak dira eta, bertan, Orange, San Roke, Frio, eta Hornos lurmuturrak, San Matias, San Jorje eta Guayaquil golkoak, Amazonasko eta Rio de la Platako estuarioak eta Malvinak eta Suaren Lurraldea uharteak ditugu.


Hego Amerikako kostaldeak
Ipar eta Erdi Amerikako kostaldeak
Sumendi eta mendiak

Amerikako erliebean mendiak iparraldetik hegoaldera daude. Ipar Amerikan garrantzitsuenak Rocky Mountains edo Mendi Harritsuak dira, eta kostarekiko paraleloan mendebaldea gurutzatzen dute. Alaskako mendiak (Mckinley 6.194 m) eta Mexikoko Sierra Madre ere, oso ezagunak dira. Ekialdean, Appalache Mendiak dira ezagunenak. Erdialdeko Amerikan, sumendi ugariko mendi asko daude, tamaina erdikoak, besteak beste, Tajumulco (4.220 m), Acatenango, Santa Ana, Irazu (Chiriqui). Hego Amerikan, Ipar Amerikan bezalatsu gertatzen da. Andeetako mendikatea (Aconcagua 6.959 m) iparraldetik hegoaldera doa, kostaldearekin paraleloan. Iparraldean, Guyanako eta Brasilgo mendiguneak ditugu.

Hego Amerikako Erliebe-unitateak
Ipar eta erdi Amerikako Erliebe-unitateak

Mendebaldeko kostatik gertu mendi handiak daudenez, urak Ozeano Barean isurtzen dituzten ibaiak motzak dira; Yukon eta Colorado dira ezagunenak. Hala ere, ekialdeko kostako ibaiak, hau da, urak Ozeano Atlantikoan isurtzen dituztenak, luzeak eta emari handikoak dira, eta nabigatzeko egokiak ere. San Lorentzo. San Lorentzo, Mississippi eta horren adarra den Missouri dira nagusi Ipar Amerikan, eta Orinoko, Amazonas, Sao Francisco eta Parana, Hego Amerikan.

Hego Amerikako Hidrografia
Ipar eta erdi Amerikako Hidrografia

Gainera, Amerikan, batez ere Ipar Amerikan, aintzira garrantzitsuak daude: Superior, Michigan, Huron eta Erie. Guztiak Niagarako ur-jauziekin lotuta daude, eta Kanadaren eta Estatu Batuen arteko muga egiten dute. Hego Amerikako aintzira nagusiak Maracaibo, Titikaka (3.815 metrora) eta Poopo dira.

Amerikako ibaiak
Aintzir eta ur-jauziak
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.