Gaia: Erroma
Atala: Erlijioa eta kultura
Erromako politeismoa
Erroman, Antzinaroko ia zibilizazio guztietan bezala, erlijioa politeista zen.
Hasieran, erromatarrek naturako indarrak gurtzen zituzten: zerua, itsasoa, etab. Grezia konkistatu ondoren, erromatarrek greziar jainko-jainkosak bereganatu zituzten, baina izena aldatu zieten.
Greziako eta Erromako jainkoak
Erlijio ofizialaz gain, etxeko jainko-jainkosak ere gurtzen ziren familia giroan. Haien omenez, festak eta jokoak egiten ziren. Eskaintzak ere egiten zitzaizkien (bitxiak, janariak, edariak, txanponak etab.), eta tenpluen fatxada nagusiaren aurreko aldareetan animaliak hiltzen zituzten, jainkoei eskaintzeko.