Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Historiaurreko garaiak: Paleolitikoa
Erdiko Paleolitikoa
Erdiko Paleolitikoan, Homo sapiens neanderthalensis gizakia sortu zen. Klanetan bizi ziren eta gero eta harreman estuagoak zituzten familien barnean: zaharrak eta gaixoak zaintzen zituzten, hildakoak lurperatzen zituzten etab.
Bizitza erdi Paleolitikoan
Elikatzeko fruituak eta beste landare batzuk biltzen zituzten, ehiza gehiago egiten zuten eta oso ondo antolatutako jarduera zen. Klima hoztu zenez, haitzuloetan bizitzen hasi ziren; moldatu egiten zituzten eta denboraldi luzeetan bizitzen ziren bertan. Eguraldiak hobera egiten zuenean, oinarrizko kanpalekua utzi eta, lurralde berean, beste toki batzuetara joaten ziren, ehizarako edo tresnak egiteko lehengaiak biltzeko asmoz. Behin-behineko kokapen horiei tailer edo ehiza-toki deritze. Bertako jarduerak amaitu ondoren, berriro ere kanpaleku nagusira itzultzen ziren.
Erdiko Paleolitikoan Moustier kultura garatu zen eta kultura horretan bi tresna mota nagusi agertu dira: karraskagailuak eta geziak.
16
- Hominidoek noiz utzi zioten sarraskijale izateari?