Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erroma
Atala: Euskal Herria erromatarren garaian
Euskal Herria Erromatarrak heldu zireneanErromatarren konkistaren unean, euskal lurraldean kultur ezaugarri berdintsuak zituzten herri batzuk bizi ziren. Hizkuntza berezi bat, euskara, eta antzeko ohiturak eta bizimodua zituzten herrialde haiek. Ptolomeo izan da herri haien kokapenari buruzko informazio gehien eman zuena:
Euskal Herriko tribuak
Badakigu ere, Erromatarren garaian, baskoiek eremu zabala hartzen zutela. Hori azaltzeko hainbat teoria daude. Horietako onartuenaren arabera, erromatar konkistaren amaiera aldera, baskoien herriak lurralde ugari jaso zituen saritzat. Baskoien laguntza, askotan, aurre ez egitera eta, beste batzuetan, erromatar armadan parte hartzera zuzendu zen, armada osagarriak eratuz. |