Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erroma
Atala: Erlijioa eta kultura
Judaismoa eta kristautasuna
Kristautasunaren hedapena
Erromatar politeismoaren ondoan, bazen beste erlijio bat ere, judaismoa. Horrek Jainkoa bakarra zela, pertsona guztiak berdinak garela, hil ondoren bizitza bat badela, eta lagun hurkoa maitatu behar zela zioen. Augusto enperadorearen garaian, juduenartean, Nazareteko Jesus agertu zen. Haren jaiotzak gure egutegiko 0 urtea ezartzen du.
Erromako katakonbak
Jesukristo bere mezu berria zabaltzen hasi zen, eta horrek agintari juduen haserrea eragin zuen. Azkenean, erromatar justiziak heriotzara zigortu zuen. Haren pentsamenduak eta filosofiak jarraitzaile ugari izan zituen eta, horrela, inperioaren zoko guztietara zabaldu zen erlijio berri bat osatu zen, kristautasuna. Kristautasunak erromatar ohituren aurka egiten zuenez, eta erromatar jainkoak ukatzen zituenez, kristauak jazarriak izan ziren garai hartan. Neron enperadorearengaraitik (K.o. 64. urtea), kristauak preso hartu eta torturatu egitenzituzten. Horietako asko gurutziltzatu egin zituzten, edota zirkuetako basapiztien janari bihurtu. Beren praktika erlijiosoak sekretupean mantentzeko, kristauek katakonba izeneko lurpeko galeria batzuetan biltzen ziren, eta bertan lurperatzen zituzten hildakoak ere. Jazarriak gertatu arren, kristautasuna gogor sustraitu zen Erromatar Inperioko komunitateetan, eta berehala hasi zen giza-maila guztietara hedatzen. K.o. 313 urtean, Konstantino enperadoreak tolerantzia erlijiosoa aldarrikatu zuen. Teodosia enperadorearekin batera, kristautasuna Inperio osoko erlijio ofizial bihurtu zen. 19
Jesukristo 33 urte zituela gurutziltzatuta hil zen.
|