Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Natur inguruneak

Aurkezpena

Gune batean dagoen klimak eragin handia du ingurune naturalean; horregatik, Lurrak, gure planetak, hainbat paisaia ditu.

Natur ingurune desberdinak bat datoz klimen banaketa geografikoarekin eta, era askotako landaredi eta fauna ugaria dute. Ikasgai honetan natur ingurune horiek ikertuko ditugu (hotzak, beroak eta epelak): kokapena, ezaugarriak eta bertako landaredi eta fauna.

Gaur egun, natura zaintzeko kontzientziazioa zabaldu egin denez, gaia, hau naturaren narriaduran eragiten duten faktoreak eta zaintzeko hartu beharreko ezinbesteko neurriak azaltzeko erabiliko dugu ere.

Natur ingurunearen aldaketa eta narriadura hondamendi naturalek (lehorteak, zikloiak, sumendien erupzioak etab), edo gizakiaren kontrolik gabeko esku-hartzeak sor ditzakete. Horrek natur ingurunearen erabilera, narriadura, eta zainketarekin zerikusia duten kontzeptuak lantzera garama. Helburua, natur inguruaren narriadurak gure ur-baliabide, atmosfera, klima eta abarretan eragiten duela kontuan izatea da, horrek gure planetaren bizitza arriskuan jartzen baitu. Beharrezkoa zaigu beraz, gure bizitza mantenduko edota hobetuko duen garapen jasangarria ezartzea, natur ingurunea kaltetu gabe, eta datozen belaunaldien zoriontasuna hipotekatu gabe.

Helburu didaktikoak

  1. Natur inguruneak ikastea, ingurune desberdinak eta haietariko bakoitzaren ezaugarriak identifikatu.
  2. Natur ingurune bakoitzeko berezko landaredi eta fauna identifikatu eta ezagutzea; baita inguruneen arteko harremanak ere.
  3. Natur ingurunearen narriadura eragiten duten faktoreak identifikatzea. Narriadura hori ahal dugun guztietan ekiditeko balore bat bezala hartzeko arduraren garapenerantz kontzientziatzea.
  4. Natura zaintzeko beharra ulertzea eta partitzea, gure burua horretan aritzen diren pertsonatzat hartuz.
  5. Taldearen kultur maila aberasten eta eztabaidak ahalbidetzen dituzten ikerketa ekintzei ekitea.
  6. Hondamendi naturalek eragiten dituzten arriskuez ohartaraztea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  • Natur inguruneak eta banaketa geografikoa

  • Natur ingurune hotzak

    1. Lurburuak.
    2. Tundra.
    3. Taiga edo baso boreala.
    4. Lurralde alpinoak.
  • Natur ingurune beroak

    1. Natur ingurune ekuatoriala.
    2. Natur ingurune tropikala.
    3. Basamortuko natur ingurunea.
  • Natur ingurune epelak

    1. Natur ingurune epela.
      • Natur ingurune ozeanikoa.
      • Natur ingurune kontinentala.
      • Natur ingurune mediterranearra.
    2. Natur ingurune epela Iberiar penintsulan.
    3. Natur ingurune epela Euskal Herrian.
  • Natur ingurunearen erabilera, narriadura eta zainketa

    1. Natur ingurunearen narriaduran eragina duten faktoreak.
    2. Natur ingurunearen zainketa.
  • Hondamendi naturalak

    1. Hondamendi klimatikoak.
    2. Lurrikarak eta sumendien erupzioak.

Prozedurarako edukiak

  1. Natur ingurune desberdinen ezaugarriak identifikatzea.
  2. Natur inguruneak mapetan kokatzea.
  3. Iturri desberdinak erabiliz, gizakiaren bizimodua, natur inguruneen landaredi eta fauna, eta abarren inguruko informazioa lortzea.
  4. Natur ingurunearen narriadura zergatik ematen den jakiteko galderak eta zalantzak planteatzea.
  5. Naturaren zainketa ahalbidetze duten giza-jarduerekin bat egitea.
  6. Informazioa mapa kontzeptual eta eskemen bidez antolatzea.
  7. Mapa kontzeptualak interpretatu eta irakurtzea.

Jarrera edukiak

  1. Gurea ez den gainontzeko natur inguruneak ezagutzeko nahia.
  2. Natur ingurunearen elementu fisikoen eta giza-antolakuntza eren arteko erlazioak aurkitzeko sentiberatasuna.
  3. Natur ingurunearen narriaduran eragina duten faktoreak ezagutzeko eta zentzu kritiko batez ikertzeko gogoa.
  4. Garapen jasangarria eta geroaldiko gizaterietan izan ditzakeen ondorioekiko elkartasuna eta kontzientziazioa.
  5. Ingurugiroaren gaineko eragin negatiboak zuzentzeko ekintzetan parte hartzeko interesa.

Ebaluaziorako irizpideak

  1. Ea natur ingurune motak eta horien ezaugarri nagusiak ezagutzen dituen.
  2. Ea natur ingurune bakoitzaren landare eta animaliak ezagutzen dituen, baita horien arteko harremanak ere.
  3. Ea ezagutzen eta kokatzen dituen, hainbat eskalatako mapetan, Euskal Herriko, Espainiako eta planetako klima-zonalde nagusiak.
  4. Ea, koadro sinoptikoak erabilita, klimen eta paisaia naturalen oinarrizko ezaugarriak laburbiltzen dituen.
  5. Ea aztertzen dituen Euskal Herriko, Espainiako eta planetako paisaia-unitateen irudiak. Ea horiek dituzten elementuen ezaugarriak zehazten eta erlazionatzen dituen, eta aldeak erkatzen, zenbait eskalatako mapetan kokatzen, eta giza taldeekiko duten eraginaren eta aukeren adibideak ematen dituen.
  6. Ea, paisaiari erreparatuta, inguruaren informaziorik biltzen duen; ea erregistratzen dituen hura osatzen duten elementuei buruzko datuak; ea jatorri naturalekoak eta giza jatorrikoak bereizten eta zerrendatzen dituen; eta, adibideak emanda, ea han bizi diren biztanleen eguneroko bizitzan nola reagiten duten azaltzen duen.
  7. Ea informazioa zenbait iturritatik biltzen duen eta gaur egungo ingurumen-arazo nagusiak deskribatzen dituen. Halaber, ea adierazten dituen arazo horiek eragin dituzten arrazoi posibleak eta dakien aurreikusten gizakien jarduerek, indibidualek zein kolektiboek, natura hondatzeko eragin ditzaketen ondorioak.
  8. Ea biltzen eta laburbiltzen duen deskribatutako ingurumen-arazo bakoitzerako dauden alternatibei buruz
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.