Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta II
Atala: Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak
AsiaDATU INTERESGARRIAK:
Asia munduko kontinenterik handiena da. Bere azalera, guztira, mundu osoan urgaineratutako lurren herena da. Asia kontinentea Europari lotua dago; Suezko ubideak eta Itsaso Gorriak Afrikatik bereizten dute, eta Beringo itsasarteak Amerikatik. Ozeano Artikoa, Indiako Ozeanoa eta Ozeano Barea ditu inguruan. Ia lur guztiak Ipar hemisferioan daude.
Lautadak eta goi-lautadak
Kostaldea nahiko koskatsua da eta, bertan, penintsula ugari (Kamchatka, Korea, Indotxina, Deccan), golkoak (Tonkin, Siam, Bengala, Pertsiakoa) eta kostaldeko itsasoak (Okhotsk, Horia, Txinakoa, Arabiako itsasoa) daude; urpean fosa sakonak daude (Filipinetakoa) eta uharteak ere, ugari dira (Japoniako uhartedia, Filipinetako uhartedia, Borneo, Sumatra, Kurilak). Asia kontinentearen batez besteko altuera, itsas mailaren gainetik 950 metrokoa da, nahiko normala dena hango mendikate handiak kontuan hartzen baditugu. Asian ditugu munduko tokirik garaienak (Everest mendia), baina baita baxuenak ere (Itsaso Hila). Asiako iparraldean Siberiako lautadak eta goilautadak dira nagusi. Kontinentearen erdigunean mendi eta goi-lautada asko daude (Iran, Tibet, Pamir), eta mendikate ugari egoteaz gain, bertan Gobiko basamortua eta Takla Makan basamortua daude. Hegoaldean, mendiak eta lautadak tartekatu egiten dira.
Mendiei dagokienez, ipar-ekialdean Verkhoiansk, Txerski eta Kolima mendiak daude. Erdialdean, mendilerro handi bat dago, eta bertan, Tian, Altai, Kunlun eta Himalaia mendiak daude. Mendebaldean, Turkiatik beste mendilerro handi bat abiatzen da, eta bertan, Kaukaso mendiak, Taurus mendiak, Elburz mendiak eta Zagros mendiak daude; horiek Himalaia mendikatearekin bat egiten dute eta, horrela, Indotxinaraino iristen dira (Anamm mendikatea). 22
Erantzun zure koadernoan Everesten inguruko informazioa bilatu eta galdera hauei erantzun:
Asiako ibaiak oso luzeak eta emari handikoak dira, mendikate handietako elurren ondorioz, eta euria maiz egiten duelako. Ozeano Artikoan, besteak beste, Obi, Jenisei, Lena eta Kolima isurtzen dituzte urak. Ozeano Barean, Amur, Huang He (Horia), Txang Jiang, Xi Jiang eta Mekong ibaiek isurtzen dituzte urak. Ganges eta Indo bezalako ibai garrantzitsuak Indiako Ozeanoan itsasoratzen dira. Badaude urak barnealdeko itsasoetan isurtzen dituzten ibaiak, hala nola, Aral itsasora (Daria, amu Daria ibaiek), Kaspiar Itsasora (Ural ibaiak), eta aintziretara isurtzen dituztenak, hala nola, Baikal eta Baljash.
23
Erantzun zure koadernoan Ondorengo taula hau osa ezazu Asiako ibaien izenak idatziz.
|